San Laurendi (ibaia): berrikuspenen arteko aldeak
t robota Erantsia: pnb:دریائے سینٹ لارنس |
t robota Erantsia: fa:سن لوران |
||
57. lerroa: | 57. lerroa: | ||
[[es:Río San Lorenzo]] |
[[es:Río San Lorenzo]] |
||
[[et:Saint Lawrence'i jõgi]] |
[[et:Saint Lawrence'i jõgi]] |
||
[[fa:سن لوران]] |
|||
[[fi:Saint Lawrence (joki)]] |
[[fi:Saint Lawrence (joki)]] |
||
[[fr:Fleuve Saint-Laurent]] |
[[fr:Fleuve Saint-Laurent]] |
16:51, 11 iraila 2010ko berrikusketa
San Laurendi ibaia (ingelesez: Saint Lawrence River; frantsesez: Fleuve Saint-Laurent) Ipar Amerikako 1.197 kilometroko luzera duen ibaia da. Mendebaldetik ekialdera doa, Amerikako Laku Handiak eta ozeano Atlantikoa batuz. Ibaia Estatu Batuak eta Kanada arteko muga da eta bitan zatitzen du Quebec.
Jatorriz, mohawkek Kakanoaakakagaalla ("ur bide handia") zioen, baina Jacques Cartier esploratzaile frantsesak ibaitik bidaiatu zenean, Kanadako ibaia deitu zion, XVII. mendera arte iraungo zuen izena.
San Laurendi ibaia Ontario lakuan jaio da, Ontarioko Kingstonen ondoan. Gero Brockville, Cornwall, Montreal, Trois-Rivières eta Quebec Hiria zeharkatzen ditu, San Laurendi golkoan itsasoratzeko, munduko bokalerik handienaren bidez.
Bere arroan zenbait laku eta ibai daude:
- San Luis lakua, Montrealgo hegoaldean,
- Saint-François lakua Quebeceko Salaberry-de-Valleyfielden,
- Ottawa ibaia,
- Richelieu ibaia, Champlain lakuan jaioa, eta
- Saguenay ibaia.
Bere ibilbidean zenbait uharte daude:
- Ontarioko Mila uharte, Kingstonen gertuak,
- Montreal uhartea,
- Orleans uhartea, eta
- Anticosti uhartea, Gaspé penintsularen iparraldean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Laurendi (ibaia) |