Kanadako geografia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Koordenatuak: 60° 00′ N, 95° 00′ W / 60.000°N,95.000°W / 60.000; -95.000

Kanadako geografia
Map Canada political-geo.png
Osoa 9.984.670 km²
Lehorra 9.093.507 km²
Ura 891.163 km²
Latitudea 60°0' N
Longitudea 95°0' W
Mugak
Ameriketako Estatu Batuak 8.893 km
Itsas erreklamazioak
Ondoko eremua 24 itsas milia
Jurisdikziopeko urak 12 itsas milia
Muturreko garaierak
Puntu beherena 0 m (Ozeano Atlantikoa)
Puntu gorena 5.959 m (Logan mendia)

Kanada Ipar Amerikako iparraldeko estatua da. 9.984.670 kilometro koadroko eremua hartzen du, hots, munduko herrialderik zabalenetan bigarrena.[1]

Mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerikako iparraldearen zatirik handiena hartzen du, Ozeano Atlantikoaren, Ozeano Barearen eta Ozeano Artikoaren artean. Hegoaldean Ameriketako Estatu Batuekin du muga, eta ipar-mendebaldean Alaska estatuarekin. Kontinenteko lurraldea ez ezik, hainbat uharte ere hartzen ditu, besteak beste, Baffin, Victoria, Devon, Ellesmere, Banks, Axel Heiberg eta Melville.

Erliebea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bost zati bereizten dira Kanadako lurraldean:

  • Ezkutu Kanadarra, Hudson badiaren sakana inguratzen duen eta luzaroan orogeniarik jasan ez duen lur geruza, Ipar Ameriketako kontinente-gune nagusia dena. Lur laua da, baina muino apalak eta aintzirak ditu tarteka, eta ertza jasoa. Kanadako lurraldearen erdia baino gehiago hartzen du, 5.000.000 kilometro koadro.
  • Ezkutu Kanadarraren eta Mendi Harritsuen arteko zabaldia. Lur emankorrak eta belardi ugariak ditu, eta mendebaldetik ekialdera makurtutako hiru ordoki nagusi bereizten dira bertan: behekoa, Manitoba probintziaren mendebaldean; erdikoa, Saskatchewan ibaiaren hegoaldean; goikoa, Alberta probintzian.
  • Hego-ekialdeko mendiak, Appalache mendien adarrak. Mendi txikiak dira, eta baso zabalak daude bertan, Eskozia Berriaren erdian eta Ternuan izan ezik, horiek lur soil harritsuak baitituzte.
  • Aintzira Handien eta San Laurendi ibaiaren sakanak, Quebec eta Ontarioko hegoaldean.
  • Kanada iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duten eta goi-ordoki batek bereizten dituen mendebaldeko bi mendilerro handiak: Mendi Harritsuak (Robson, 3.945 metro) ekialdean, eta Kostako mendikatea mendebaldean (Logan, 6.050 metro).

Hidrografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendi Harritsuek ur isuriaren banalerroa eratzen dute. Mendebaldean sortzen eta Ozeano Barera isurtzen diren ibai gehienak laburrak eta ur emari lasterrekoak dira; Columbia eta Fraser dira nagusiak. Ekialdean sortzen direnak, berriz, Ozeano Artikora eta Hudson badiara isurtzen dute ura, eta luzeak dira; Mackenzie da luzeena: 3.700 kilometro. Bestalde, garrantzi handia du San Laurendi ibaiak (1.300 kilometro luze); ontziz ibiltzeko egokia da, eta Atlantikoaren eta Aintzira Handien arteko garraiorako erabiltzen da. Churchill, Nelson, Severn eta Albany ibaiek ere Hudson badian dute ahoa.

Aintzira asko eta handiak daude. Glaziarrek sortutako aintziren artean, Hartzaren Aintzira Handia, Esklaboen Aintzira Handia, Athabaska eta Winnipeg dira nagusiak, elkarren artean ibaiez lotuak daudenak. Aintzira Handiek (Superior, Huron, Erie eta Ontario) 2.400 kilometro koadroko eremua hartzen dute, eta Kanadaren eta Estatu Batuen arteko muga dira. Ontario eta Eire aintziren artean daude mundu osoan ezagunak diren Niagarako ur-jauziak. Neguan ibai eta aintzira asko izoztu egiten dira, eta batzuetan Niagarako ur-jauziak berak ere.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanadako klimak Köppen sailkapenaren arabera

Klima kontinental hezea (Dfb) eta azpiartikoa (Dfc) dira hedatuenak Kanadan. Mendebaldeko itsasertzekoa ozeaniko epela da (Cfb), eta iparraldekoa tundrakoa (ET): zortzi hilabetez batez besteko tenperaturak 0 °C baino apalagoak dira, eta uztailean adibidez ez dira 10 °C-tik igotzen. Urtarrilean, Ozeano Bareko ertzak bakarrik izaten ditu, itsasoaren eraginez, 0 °C-tik goragoko tenperaturak batez beste. Hilabete horretan Kanadaren erdialdean tenperaturak oso hotzak dira: -10 °C Superior aintziraren parean, -30 °C Hudson badiaren kostaldean, eta zertxobait igotzen dira Atlantikoko itsasertzean (0 °C-tik 5 °C-ra Eskozia Berrian).

Eguneko batez besteko tenperatura maximoak eta minimoak Kanadako zenbait hiritan
Hiria Uztaila (°C) Urtarrila (°C)
Calgary[2] 23/9 −1/−13
Charlottetown[3] 23/14 −3/−13
Edmonton[4] 23/12 −8/−17
Fredericton[5] 26/13 −4/−16
Halifax[6] 23/14 0/-9
Iqaluit[7] 12/4 −23/−31
Montreal[8] 26/16 −5/-12
Ottawa[9] 27/15 −6/−15
Quebec Hiria[10] 25/13 −8/-18
Regina[11] 26/11 −10/-22
Saskatoon[12] 25/11 −12/-22
St. John's[13] 20/11 −1/−9
Toronto[14] 26/18 −1/−7
Whitehorse[15] 21/8 −13/−22
Windsor[16] 28/17 −1/-8
Winnipeg[17] 26/13 −13/−20
Vancouver[18] 22/13 6/1
Victoria[19] 22/11 7/1
Yellowknife[20] 21/12 −23/−31

Landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baso mistoa Portneufko Fauna Erreserban, Quebec

Pinudiak daude lurralde artikoetako hegoaldean. Iparraldea tundraz estalirik dago. Hego-ekialderantz joan ahala pinudiak desagertuz doaz eta hosto erorkorreko zuhaitzek hartzen dute haien lekua, klima gozoagoa baita. Belardietan, lehorte hilabeteak direla-eta, landaretza estepakoa da. Itsasotik hurbil dauden mendietan euri asko egiten du eta baso handiz estalirik daude. Barnealdeko ordokiak idorrak dira, eta landaredia pobrea da.

Datu orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapena: Ipar Amerikaren iparraldean; ekialdean Ozeano Atlantikoa du, mendebaldean Ozeano Barea, iparraldean Ozeano Artikoa, eta ipar-mendebalde eta hegoaldean Ameriketako Estatu Batuak

Koordenatu geografikoak: 60°0' N 95°0' W

Azalera:

  • osoa: 9.984.670  km²
  • lehorra: 9.093.507 km²
  • ura: 891.163 km²

Herrialdearen mugak:

denetara: 8.893 km

Erresuma mugakideak:

  • AEB 8.893 km,

Itsasbazterra: 202.080 km

Lurraldea: ordokiak nagusi dira; mendiguneak mendebaldean eta sakonguneak hego-ekialdean

Muturreko garaierak:

Baliabide naturalak: burdina, nikela, zinka, kobrea, urrea, beruna, lur arraroak, molibdenoa, potasa, diamanteak, zilarra, arrantza, egurra, basabizitza, harrikatza, petrolioa, gas naturala, energia hidraulikoa

Lurren erabilera:

  • nekazaritza lurrak: %6,8
  • oihanak: %34,1
  • beste: %59,1 (2011)

Lur ureztatua: 8,700 km² (2012)

Arrisku naturalak: iparraldeko permafrosta eragozpen handia da garapenerako; Mendi Harritsuen ekialdean ekaitz ziklonikoak eratzen dira, Artikoko, Pazifikoko eta Ipar Amerikako barnealdeko aire-masak elkartzearen ondorioz, herrialdeko euri eta elur erauntsi handienak sortuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Canada, cia.gov, https://www.cia.gov/library/publications/the-world-factbook/geos/ca.html. Noiz kontsultatua: 2018-1-15 .
  2.   Canadian Climate Normals 1981–2010: Calgary International Airport, climate.weather.gc.ca, http://climate.weather.gc.ca/climate_normals/results_1981_2010_e.html?stnID=2205&lang=e&dCode=1&province=ALTA&provBut=Go&month1=0&month2=12. Noiz kontsultatua: 2018-1-17 .
  3.   Canadian Climate Normals 1981–2010: Charlottetown A, http://climate.weather.gc.ca/climate_normals/results_1981_2010_e.html?stnID=6526&lang=e&StationName=Charlottetown+A&SearchType=Contains&stnNameSubmit=go&dCode=1&dispBack=1. Noiz kontsultatua: 2018-1-17 .
  4.   Canadian Climate Normals 1981–2010: Edmonton City Centre Airport, climate.weather.gc.ca, http://climate.weather.gc.ca/climate_normals/results_1981_2010_e.html?stnID=1867&lang=e&dCode=0&province=ALTA&provBut=Go&month1=0&month2=12. Noiz kontsultatua: 2018-1-17 .
  5.   Canadian Climate Normals 1981–2010: Fredericton CDA, climate.weather.gc.ca, http://climate.weather.gc.ca/climate_normals/results_1981_2010_e.html?stnID=6158&lang=e&dCode=0&province=NB&provBut=Go&month1=0&month2=12. Noiz kontsultatua: 2018-1-17 .
  6.   Canadian Climate Normals 1981–2010: Halifax Citadel, climate.weather.gc.ca, http://climate.weather.gc.ca/climate_normals/results_1981_2010_e.html?stnID=6357&autofwd=1. Noiz kontsultatua: 2018-1-17 .
  7.   Canadian Climate Normals 1981–2010: Iqaluit A, climate.weather.gc.ca, http://climate.weather.gc.ca/climate_normals/results_1981_2010_e.html?stnID=1758&lang=e&dCode=0&province=NU&provBut=Go&month1=0&month2=12. Noiz kontsultatua: 2018-1-17 .
  8.   Canadian Climate Normals 1981–2010 Station Data, climate.weather.gc.ca, http://climate.weather.gc.ca/climate_normals/results_1981_2010_e.html?stnID=5415&autofwd=1. Noiz kontsultatua: 2018-1-17 .
  9.   Canadian Climate Normals 1981–2010: Ottawa Macdonald Cartier International Airport, climate.weather.gc.ca, http://climate.weather.gc.ca/climate_normals/results_1981_2010_e.html?stnID=4337&lang=e&dCode=1&province=ONT&provBut=Go&month1=0&month2=12. Noiz kontsultatua: 2018-1-17 .
  10.   Canadian Climate Normals 1981–2010: Quebec/Jean Lesage International Airport, climate.weather.gc.ca, http://climate.weather.gc.ca/climate_normals/results_1981_2010_e.html?stnID=5251&lang=e&dCode=0&province=QUE&provBut=Go&month1=0&month2=12. Noiz kontsultatua: 2018-1-17 .
  11.   Canadian Climate Normals 1981–2010: Regina International Airport, climate.weather.gc.ca, http://climate.weather.gc.ca/climate_normals/results_1981_2010_e.html?stnID=3002&lang=e&dCode=1&province=SASK&provBut=Go&month1=0&month2=12. Noiz kontsultatua: 2018-1-17 .
  12.   Canadian Climate Normals 1981–2010: Saskatoon Diefenbaker International Airport, climate.weather.gc.ca, http://climate.weather.gc.ca/climate_normals/results_1981_2010_e.html?stnID=3328&lang=e&dCode=1&province=SASK&provBut=Go&month1=0&month2=12. Noiz kontsultatua: 2018-1-17 .
  13.   Canadian Climate Normals 1981–2010: St John's A, climate.weather.gc.ca, http://climate.weather.gc.ca/climate_normals/results_1981_2010_e.html?stnID=6720&lang=e&dCode=1&province=NFLD&provBut=Go&month1=0&month2=12. Noiz kontsultatua: 2018-1-17 .
  14.   1981 to 2010 Canadian Climate Normals, climate.weather.gc.ca, http://climate.weather.gc.ca/climate_normals/results_1981_2010_e.html?stnID=5051&lang=e&dCode=0&province=ONT&provBut=Go&month1=0&month2=12. Noiz kontsultatua: 2018-1-17 .
  15.   Canadian Climate Normals 1981–2010: Whitehorse A, climate.weather.gc.ca, http://climate.weather.gc.ca/climate_normals/results_1981_2010_e.html?stnID=1617&lang=e&dCode=0&StationName=WHITEHORSE&SearchType=Contains&province=ALL&provBut=&month1=0&month2=12. Noiz kontsultatua: 2018-1-17 .
  16.   Canadian Climate Normals 1981–2010: Windsor Airport, climate.weather.gc.ca, http://climate.weather.gc.ca/climate_normals/results_1981_2010_e.html?stnID=4716&lang=e&dCode=1&province=ONT&provBut=Go&month1=0&month2=12. Noiz kontsultatua: 2018-1-17 .
  17.   Canadian Climate Normals 1981–2010: Winnipeg Richardson International Airport, climate.weather.gc.ca, http://climate.weather.gc.ca/climate_normals/results_1981_2010_e.html?stnID=3698&lang=e&dCode=1&province=MAN&provBut=Go&month1=0&month2=12. Noiz kontsultatua: 2018-1-17 .
  18.   1981 to 2010 Canadian Climate Normals, climate.weather.gc.ca, http://climate.weather.gc.ca/climate_normals/results_1981_2010_e.html?stnID=889&lang=e&StationName=Vancouver&SearchType=Contains&stnNameSubmit=go&dCode=1. Noiz kontsultatua: 2018-1-17 .
  19.   Canadian Climate Normals 1971–2000: Victoria Gonzales Heights, climate.weather.gc.ca, http://climate.weather.gc.ca/climate_normals/results_e.html?stnID=113&lang=e&province=BC&provSubmit=go&page=276&dCode=0. Noiz kontsultatua: 2018-1-17 .
  20.   Canadian Climate Normals 1981–2010: Yellowknife A, climate.weather.gc.ca, http://climate.weather.gc.ca/climate_normals/results_1981_2010_e.html?stnID=1706&lang=e&StationName=Yellowknife&SearchType=Contains&stnNameSubmit=go&dCode=1&dispBack=1. Noiz kontsultatua: 2018-1-17 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kanadako geografia Aldatu lotura Wikidatan