Quebec Hiria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Quebec Hiria
 Kanada
Quebec City Montage.png
Flag of Quebec City.svg Blason ville ca Quebec (Quebec).svg
Administrazioa
Herrialdea  Kanada
Probintzia  Quebec
Eskualdea Capitale-Nationale
Lurralde ekibalente Quebeceko aglomerazioa
Alkatea Régis Labeaume
Geografia
Koordenatuak 46° 48′ 58″ N, 71° 13′ 27″ W / 46.816111°N,71.224167°W / 46.816111; -71.224167Koordenatuak: 46° 48′ 58″ N, 71° 13′ 27″ W / 46.816111°N,71.224167°W / 46.816111; -71.224167
Quebec Hiria hemen kokatua: Kanada
Quebec Hiria
Quebec Hiria
Quebec Hiria (Kanada)
QuebecCity location map.png
Azalera 484.1 km²
Altuera 98 m
Mugakideak Saint-Augustin-de-Desmaures (Quebec), Lévis (Quebec), Boischatel (Quebec), L'Ancienne-Lorette (Quebec), Wendake, Notre-Dame-des-Anges (Quebec), Sainte-Catherine-de-la-Jacques-Cartier (Quebec), Shannon (Quebec), Saint-Gabriel-de-Valcartier (Quebec), Lac-Delage (Quebec), Stoneham-et-Tewkesbury (Quebec), Lac-Beauport (Quebec), Sainte-Brigitte-de-Laval (Quebec) eta L'Ange-Gardien
Demografia
Biztanleria 531.902 bizt. (2016)
Dentsitatea 1.098,74 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremua Eastern Time Zone
Hiri senidetuak Albany, Iași, Susa, Calgary, Bordele, Namur, Xi'an, San Petersburgo, Uagadugu, Dinan eta Beirut
http://www.ville.quebec.qc.ca/

Quebec edo Quebec Hiria[1] (ingelesez Quebec City, frantsesez Ville de Québec) Quebec probintziako hiriburua da eta bertako bigarren hiririk handiena (Montrealen atzetik). Halaber, Ipar Amerikako hiririk zaharrena da.

Hiriak berak 491.142 biztanle zituen 2006ean, eta inguru guztiak 1.064.047 (Quebec City Area edo Région de Québec).

UNESCO 1985ean Quebec Hiriko hirigune historikoa Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Izena algonkin hizkuntzako Kebek leku-izenetik dator eta "ibaia mehetzen den lekua" esan nahi du. Izen horrekin inguruko zonalde guztia izendatzen zen. Hain zuzen ere, Stadacona herrixka irokesaren aldamenean sortu zuen Samuel Champlain frantziarrak Québec hiria 1608an, jatorrizko biztanleek Uepishtikueiau deitutako muinoan. Lehen biztanleak Frantziako herri xeheko deportatuak, gaizkileak eta, oro har, pobreak eta gizartetik baztertutakoak izan ziren.[2]

Bertako herritarrak quebectarrak dira, frantsesez Québecois. Hitz hori euskaratik omen datorrela uste dute hizkuntzalari batzuek, "quebecekoak" berbarekin duen antzarengatik, amerindiarrek europarrei suriquois deitzen zietelako, hots, azal zurikoak.[3]

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Château Frontenac»

Bruce Price arkitektoak diseinatu eta 1893an ireki zen. Canadian Pacific Railway konpainiak Kanada osoan zehar eraiki zituen châteaurako lehenbiziko eraikina izan zen. Konpainia hark eraikin horiek eraikitzeak turista aberatsak erakarri eta bertaratzeko asmoa zuen.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Quebec Hiria)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 10.0 11.7 17.8 29.9 33.0 33.9 35.6 34.4 33.9 28.3 20.0 13.9 35.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -7.9 -6.1 0.1 7.8 17.1 22.2 25.0 23.4 17.7 10.7 2.9 -4.8 9.0
Batez besteko tenperatura (ºC) -12.8 -11.1 -4.6 3.3 11.2 16.5 19.2 17.9 12.5 6.2 -0.7 -9.1 4.0
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -35.4 -36.1 -30.0 -18.9 -7.8 -0.6 3.9 2.2 -4.8 -10.0 -24.0 -32.3 -36.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -17.6 -16.0 -9.4 -1.3 5.3 10.6 13.4 12.4 7.2 1.7 -4.3 -13.4 -1.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 89.8 70.6 90.3 81.2 106.1 114.2 127.8 116.7 125.5 101.7 102.0 104.4 1230.2
Euria (mm) 26.1 12.6 39.0 59.5 105.5 114.2 127.8 116.7 125.5 99.5 67.9 29.5 923.8
Prezipitazio egunak (≥ 0.2 mm) 18.5 14.9 14.3 13.3 14.3 13.7 13.8 13.9 14.2 15.1 16.4 19.5 181.9
Euri egunak (≥ 0.2 mm) 3.6 2.3 5.5 10.4 14.3 13.7 13.8 13.9 14.2 14.8 10.3 4.4 121.1
Elur egunak (≥ 0.2 cm) 17.5 13.9 11.4 5.2 0.29 0 0 0 0 0.96 9.0 18.1 76.4
Eguzki orduak 100.3 123.6 149.4 168.6 215.9 232.0 251.7 225.2 155.5 119.8 81.6 81.1 1904.7
Hezetasuna (%) 72.1 71.9 73.8 74.0 73.9 78.6 82.9 84.3 85.3 81.4 80.5 77.5 78.0
Iturria: [4]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Quebec Hiria ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskaltzaindia (2012-05-25), 170. araua: Amerikako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0170.pdf .
  2. MAIA, Jon: Apaizac obeto. Donostia: Elkarlanean, 2006. 62-63. orriak.
  3. MAIA, Jon: Apaizac obeto. Donostia: Elkarlanean, 2006. 63. orria
  4. http://www.climate.weatheroffice.gc.ca/climate_normals/results_e.html?stnID=5251&lang=e&dCode=0&province=QUE&provBut=&month1=0&month2=12 Environment Canada

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Quebec Hiria Aldatu lotura Wikidatan


Geografia
Kanada
Artikulu hau Kanadako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.