Orrialde berria: '''Jugoslaviako Lehen maila''' (kroazieraz Prva Liga, serbieraz Пpвa Лигa), Jugoslaviako Erresuman (1918-1941) lehenik eta ondoren [[Jugoslaviako Errepublika Federal So...
Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuma deitu zen herrialdean 1923an antolatu zen lehenengo futbol liga. Hasiera batean Kopa txapelketen eredua jarraitu zuen eta 1927an liga itxura hartu zuen. Kroaziako eta serbiako klubek irabazi zituzten titulu guztiak.
Bigarren Mundu Gerra bukatu ondoren berriz ekin zitzaion Liga jokatzeari. Zagrebeko hiru taldeek (Građanski, Concordia eta HAŠK) bat egin zuten Dinamo Zagreb taldea sortuz. Serbian ere talde berriak osatu ziren Belgradeko Izar Gorria (Crvena Zvezda) eta Partizan Beograd.
Jugoslavia banatu zenean herrialde bakoitzak bere liga sortu zuen, Serbia eta Montenegrok ezik, biek batera jarraitu baitzuten Jugoslaviako Ligarekin, harik eta hauek ere banatu ziren arte.