HNK Hajduk Split
Ezizena(k) | Bili ("Zuriak") Majstori s mora ("Itsasoko maisuak") | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1911 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Gradski stadion u Poljudu edukiera: 38.000 lagun | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Prva HNL | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2020-21 | 4.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | http://www.hajduk.hr/ | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
HNK Hajduk Split Kroaziako futbol talde bat da, Split hirikoa. Kroaziako ligan jokatzen du eta 6 aldiz eskuratu du txapelketa. Jugoslaviako Ligan berriz 9 aldiz izan zen txapelduna.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1911an sortu zen Pragako U Fleků izeneko pubean. Bertan ikasten ari ziren splitar gazte batzuek Pragako Slavia eta Spartaren arteko partidua ikusi ondoren kirol berri honetaz hain harrituta gelditu ziren beraien herriko futbol taldea sortzea erabaki zutela.
Hajduk ziren otomandarren aurka borrokatu izan zuten bandidoak ziren eta haien ohorez hartu zuten izen bitxi hori. berehala bihurtu zen kroaziar abertzaleen kluba eta horregatik gehitu zioten izenari hrvatski nogometni klub (Kroaziako futbol kluba) horrela gelditu zelarik HNK Hajduk Split. Armarriaren barruan Kroaziako bandera darama, baina 1960 eta 1990 artean izar gorri komunista eraman zuen.
Jugoslaviako lehenengo ligak 20. hamarkadan lortu zituen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren talde indartsua osatu zuen eta 1950, 1952 eta 1955eko ligak irabazi zituen. Dena dela bere "urrezko aroa" 70. hamarkadan ezagutu zuen, Jugoslaviako 4 liga eta 5 Kopa irabazteaz gain Europako Errekopako final erdietara ere iritsi baitzen. Leeds United talde ingelesak utzi zuen finaletik kanpo. Ez zuen Jugoslaviako liga gehiagorik irabazi, baina bai beste hiru kopa. 1984ean UEFA Kopan iritsi zen final erdietara baina oraingoan gerora garaile izango zen Tottenham Hotspurrek irabazi zion.
1992an Kroaziako Liga sortu zen. Lehenengo urteetan bera izan zen talderik indartsuena baina ondoren Dinamo Zagreben itzalean egon da. Hala ere baditu Kroaziako 6 liga, 5 kopa eta 5 Superkopa. Azkenengo titulua 2013ko kopa du.
Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
|
|
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kroazian: 17[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Liga (6): 1992, 1994, 1995, 2001, 2004 eta 2005
- Kopa (6): 1993, 1995, 2000, 2003, 2010 eta 2013.
- Superkopa (5): 1992, 1993, 1994, 2004eta 2005
Jugoslavian: 18[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Liga (9): 1927, 1929, 1950, 1952, 1955, 1971, 1974, 1975 eta 1979
- Kopa (9): 1967, 1972, 1973, 1974, 1976, 1977, 1984, 1987 eta 1991
Nazioartean: 0[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Europako Errekopa: final erdiak 1973an.
- UEFA Kopa: final erdiak 1984an.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Kroazieraz) Webgune ofiziala