Tora: berrikuspenen arteko aldeak
t r2.7.2) (robota Erantsia: xmf:თორა |
t Robota: Aldaketa kosmetikoak |
||
17. lerroa: | 17. lerroa: | ||
* [[Biblia]] |
* [[Biblia]] |
||
* [[Itun Zaharra]] |
* [[Itun Zaharra]] |
||
⚫ | |||
⚫ | |||
[[Kategoria:Judaismoa]] |
[[Kategoria:Judaismoa]] |
||
⚫ | |||
⚫ | |||
[[af:Torah]] |
[[af:Torah]] |
06:42, 6 urtarrila 2012ko berrikusketa
- Artikulu hau liburu santuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tora (argipena)».
Tora edo Torah (hebreeraz תורה, "legea") judaismoaren liburu fundatzailea da. Monoteismoaren eta erlijio abrahamdarren oinarria da.
Bost liburuk osatzen dute:
- Hasiera (Bereshit [בְּרֵאשִׁית]),
- Irteera (Shemot [שְׁמוֹת]),
- Lebitarrena (Vayikrá [וַיִּקְרָא]),
- Zenbakiak (Bemidbar [בְּמִדְבַּר]) y
- Deuteronomioa (Devarim [דְּבָרִים]).
Bost liburuok Pentateuko edo Jumash deituriko multzoa osatzen dute. Tradizioaren arabera, Moisesek idatzitako liburuak dira eta Jainkoak Sinai mendian egindako errebelazioa biltzen dute. Juduek, Erromako Eliza Katolikoak, Eliza Ortodoxoak eta Protestanteek Bibliaren aurreneko muintzat dute eta denon kanonetan dute lekua. Liburuon gaia hebrear herriaren historia da, hasiera mitikoetatik (munduaren sorrera, paradisua, uholdea) Moisesen heriotzaraino. Adituek hiru idatzaldi nagusi bereizten dituzte: jainkoa Jahve izendatzen duena (K.a. IX. mendea); jainkoa Elohim izendatzen duena (K.a. VIII. mendea) eta kronikariarena, apaizen arautegia barne (K.a. IV. mendea).
Ikus, gainera
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.