Horacio Etxebarrieta: berrikuspenen arteko aldeak
t Horacio Etxebarrieta Mauri izenburuaren ordez, Horacio Etxebarrieta Maruri ezarri da |
t Robot: Replacing category Euskal Herriko politikariak with Bizkaiko politikariak |
||
9. lerroa: | 9. lerroa: | ||
== Erreferentziak == |
== Erreferentziak == |
||
{{ lur | data=2011/12/27}} |
{{ lur | data=2011/12/27}} |
||
⚫ | |||
⚫ | |||
[[Kategoria:Getxo]] |
[[Kategoria:Getxo]] |
||
[[Kategoria: |
[[Kategoria:Bizkaiko politikariak]] |
||
[[Kategoria:Euskal Herriko enpresaburuak]] |
[[Kategoria:Euskal Herriko enpresaburuak]] |
||
[[Kategoria:Bilbotarrak]] |
[[Kategoria:Bilbotarrak]] |
||
[[Kategoria:1870eko jaiotzak]] |
[[Kategoria:1870eko jaiotzak]] |
||
[[Kategoria:1963ko heriotzak]] |
[[Kategoria:1963ko heriotzak]] |
||
⚫ | |||
⚫ |
22:44, 25 urtarrila 2012ko berrikusketa
Horacio Etxebarrieta Maruri (zenbait tokitan bigarren abizena Mauri idazten dute) (Bilbo, Bizkaia, 1870eko irailaren 15a - Barakaldo, Bizkaia, 1963ko maiatzaren 20a) politikari eta industria-gizon bizkaitarra izan zen.
Biografia
Bere aitarengandik hartuak zituen meategi-negozioak indartuz, beste alor askotara ere zabaldu zituen: burdina-meategiak, petrolio-bilaketak, ontzigintza, porlangintza, itsaso eta aire-garraioak, banketxeak. Bizkaian ez ezik, Euskal Herritik kanpo ere jarri zituen enpresak: Cádizko ontzigintza, Portland Iberia (Toledo), Compañia Aérea de Transportes Iberia, Saltos del Duero (gero Hidroeléctrica Española enpresarekin bat eginik, Iberduero sortu zuena, eta ondoren Iberdrola), etab.
Bestalde, Marokoko hainbat pertsona ahaltsurekin zituen harremanez baliatuz, Espainiako Gobernuaren eskariz, Abd-El-Krim buruzagiarekin, haren esku zeuden preso espainiarrak askatu zituen (1923).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.