Horacio Etxebarrieta
| Horacio Etxebarrieta | |||
|---|---|---|---|
1910eko maiatzaren 14a - 1918ko urtarrilaren 10a Barrutia: Bilbo | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Bilbo, 1870eko irailaren 15a | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | Barakaldo, 1963ko maiatzaren 20a (92 urte) | ||
| Familia | |||
| Aita | Cosme Etxebarrieta | ||
| Hezkuntza | |||
| Hizkuntzak | gaztelania | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | industrialaria, politikaria, bankaria eta enpresaburua | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Alderdi politikoa | Republican–Socialist Conjunction (en) | ||
Horacio Etxebarrieta Maruri (zenbait tokitan bigarren abizena Mauri idazten dute) (Bilbo, Bizkaia, 1870eko irailaren 15a - Barakaldo, Bizkaia, 1963ko maiatzaren 20a) politikari eta industria-gizon bizkaitarra izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aitarengandik hartuak zituen meategi-negozioak indartuz, beste alor askotara ere zabaldu zituen: burdina-meategiak, petrolio-bilaketak, ontzigintza, porlangintza, itsaso- eta aire-garraioak, banketxeak. Bizkaian ez ezik, Euskal Herritik kanpo ere jarri zituen enpresak: Cádizko ontzigintza enpresa, Portland Iberia (Toledo), Compañia Aérea de Transportes Iberia (gaur egungo Iberia konpainia), Saltos del Duero (gero, Hidroeléctrica Ibérica enpresarekin bat eginik, Iberduero sortu zuena; eta ondoren Hidroeléctrica Españolarekin batuta, Iberdrola), eta abar.
Bestalde, Marokoko hainbat pertsona ahaltsurekin zituen harremanak baliatuz, Espainiako Gobernuaren eskariz, Abd el-Krim buruzagiarekin negoziatu eta haren esku zeuden espainiar presoak askatzea lortu zuen (1923).
Denbora batez El Liberal egunkariaren jabea ere izan zen.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Díaz Morlán, Pablo (1999): Horacio Echevarrieta 1870-1963. El capitalista republicano. LID Editorial, Madril. ISBN 978-84-88717-23-8.[1]
- Díaz Morlán, Pablo (2011): Horacio Echevarrieta, empresario republicano, Muelle de Uribitarte Editores, Bilbo.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.