Phan Bội Châu: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
ZéroBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.1) (robota Erantsia: ru:Фан Бой Тяу
26. lerroa: 26. lerroa:
[[la:Phan Bội Châu]]
[[la:Phan Bội Châu]]
[[pt:Phan Boi Chau]]
[[pt:Phan Boi Chau]]
[[ru:Фан Бой Тяу]]
[[tr:Phan Boi Chau]]
[[tr:Phan Boi Chau]]
[[vi:Phan Bội Châu]]
[[vi:Phan Bội Châu]]

01:15, 4 urria 2012ko berrikusketa

Phan Boi Chau

Phan Bội Châu (Nghe An probintzia, Vietnam, 1872 - Hue, Vietnam, 1926) Vietnamgo idazle eta politikaria izan zen.

Biografia

Vietnamgo erresistentzia mugimenduetako kidea izan zen, eta Vietnamgo burujabetasunaren aitzindaria.

1903an Luu cau huyet le tan thu alegoria idatzi zuen; bertan japoniarrek Ryukyu uharteak galdu zituztenean izandako atsekabea vietnamdarrek independentzia galdu zutenean izandakoarekin parekatzen du. 1905ean Japoniara zabaldu zituen erresistentziaren aldeko ideiak. 1906an Sun Yat-sen txinatar iraultzailea ezagutu zuen. Txinan Viet Nam Quang Phuc Hoi (Vietnam eraberritzeko elkartea) eratu zuen. Taldeak Indotxinako frantses gobernaria hiltzeko asmoa izan zuen, baina huts egin zuen. Kartzelan egon zen 1914tik 1917ra bitartean. 1925ean berriz atxilotu zuten, baina vietnamdarrek haren aldeko protesta handiak egin zituzten, eta aske utzi zuten.

Autobiografia-liburu bat eta poesiak idatzi zituen. Lan ezagunena: Viet Nam vong quoc su (1906, Vietnam galduaren historia).

Erreferentziak