Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da

Sun Yat-sen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Sun Yat-sen
Sunyatsen1.jpg
Extraordinary President of the Republic of China Itzuli

1921eko apirilaren 7a - 1923ko otsailaren 21a
← baliorik ez - baliorik ez →
Great President of the Republic of China Itzuli

1912ko urtarrilaren 1a - 1912ko otsailaren 13a
← baliorik ez - Yuan Shikai
Bizitza
Jaiotza Cuiheng Itzuli1866ko azaroaren 12a
Herrialdea Txinako Errepublika (1912–1949)
Qing dinastia
Bizilekua San Frantzisko
Haxell's Hotel Itzuli
Heriotza Pekin1925eko martxoaren 12a (58 urte)
Hobiratze lekua Sun Yat-sen Mausoleum Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: gibeleko minbizia
Familia
Aita Sun Dacheng
Ezkontidea(k) Lu Muzhen  (1884ko maiatzaren 26a -  1915)
Chen Cuifen  (1891 -  1906)
Haru Asada  (1897 -  1902)
Kaoru Otsuki  (1905 -  1906)
Soong Ching-ling  (1915eko urriaren 25a -  1925eko martxoaren 12a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Queen's College Itzuli
Punahou School Itzuli 1883)
ʻIolani School Itzuli 1882)
Boji Medical College Itzuli
(1886 - 1887)
Hong Kong College of Medicine for Chinese Itzuli
(1887 - 1892)
Hizkuntzak ingelesa
txinera
Jarduerak
Jarduerak politikaria, medikua eta filosofoa
Lantokia(k) Hong Kong
Enplegatzailea(k) Nanjing University Itzuli
Kidetza Tiandihui Itzuli
Zerbitzu militarra
Gradua Generalissimo Itzuli
Parte hartutako gatazkak Xinhai Revolution Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Eliza kongregazionala
Alderdi politikoa Kuomintang
Tongmenghui Itzuli
IMDb nm0838998
Sun Yat Sen Signature.png

Sun Yat-Sen, txineraz 孫文 / 孫逸仙 (Zhongshan, Guangdong, Txina, 1866ko azaroaren 12a - Pekin, Txina, 1925eko martxoaren 12a) Txinako iraultzailea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medikuntzako ikasketak egin zituen Hawaiin eta Hong Kongen, eta sendagile izan zen Makaon. 1894an Txina Berriro Antolatzeko Elkartea sortu zuen Filipinetan. Triades izeneko ezkutuko elkarteko kide izan zen, eta monarkiaren aurka borrokatu zen. Londresa erbesteratu behar izan zuen, eta 1908an Liga Iraultzailea sortu zuen, gero Kuomintang alderdia bilakatu zena.

1911ko bukaeran, iraultza hasia zelarik, Shanghaira joan zen, eta berehala, Txinako Errepublikako lehendakari izendatu zuten; baina, Yuan Xikai jeneralari aurre egiteko indar militarrik ezean, erbesteratu egin behar izan zuen berriro. 1918an beste gobernu iraultzaile bat egin zuen Shanghai eta Guangdongen, nazio indartsuekiko berdintasuna, demokrazia eta ekonomia-aurreramendua aldarrikatzen zituena.

1921ean Japoniara ihes egin zuen, eta mendebaldeko nazioen laguntza eskatu zuen; alferrik ordea. Sobietarrek, berriz, laguntza eskaini zioten, eta Txinako komunisten lankidetza ere onartu zuen. 1923an Txinako iparraldeko jauntxoak garaitu zituen sobietarren laguntzaz. 1924an Kuomintangek programa politiko berria jakinarazi zuen.

1925ean Sun Yat-Sen Pekinen sartu zen, eta handik gutxira hil zen. Txina modernoaren sortzailetzat hartua izan da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sun Yat-sen Aldatu lotura Wikidatan