Milan Kučan: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: war:Milan Kučan
t r2.7.3) (robota Erantsia: he:מילאן קוצ'אן
29. lerroa: 29. lerroa:
[[fi:Milan Kučan]]
[[fi:Milan Kučan]]
[[fr:Milan Kučan]]
[[fr:Milan Kučan]]
[[he:מילאן קוצ'אן]]
[[hr:Milan Kučan]]
[[hr:Milan Kučan]]
[[hu:Milan Kučan]]
[[hu:Milan Kučan]]

15:09, 1 azaroa 2012ko berrikusketa

Milan Kučan.

Milan Kučan (Krizevci, Jugoslaviako Erresuma, 1941eko urtarrilaren 14a) esloveniar politikaria da. Esloveniako Errepublika independentearen lehenengo lehendakaria izan zen.

Biografia

Hamazazpi urte zituela, Jugoslaviako Alderdi Komunistako kide egin zen. Zuzenbideko ikasketak egin zituen Ljubljanako Unibertsitatean. Ikasketak amaituta, Komunisten Ligako zenbait taldetan aritu zen.

Lehen kargu publikoa Esloveniako Legebiltzarreko lehendakaritza izan zuen, 1978tik 1982ra. 1986ra arte, Esloveniak Komunisten Ligaren Lehendakaritza Federalean zituen bi ordezkarietako bat izan zen. Ligaren Esloveniako Batzorde Zentraleko lehendakari gisa lan egin zuen 1986tik 1989ra, eta komunista serbiarren asmo hegemonikoei aurre egin zien.

1989an, alderdi anitzeko hauteskundeak onartu zituen lehen buruzagi komunista izan zen. Urtebete geroago, Legebiltzarraren kontrola galdu zuen bere alderdiak, Demos koalizio antikomunistaren mesedetan, lehenengo hauteskunde libreetan. Hala ere, diputatuek Kučan hautatu zuten Esloveniako Errepublikako lehendakari. 1991ko ekainean, Esloveniako independentzia aldarrikatu zuen, eta, 1992ko abenduan, lehendakari hautatu zuten. 1997ko azaroan, hauteskundeak erraz irabazita, berriro hautatu zuten lehendakari (2002ra arte).

Erreferentziak