Milan Kučan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Milan Kučan
Milan Kucan.jpg
Esloveniako presidentea


Esloveniako presidentea

1991ko urriak 8 - 2002ko abenduak 22 - Janez Drnovšek
Bizitza
Jaiotza Križevci, Gornji Petrovci1941eko urtarrilaren 14a (76 urte)
Herrialdea  Eslovenia
 Jugoslavia
Familia
Ezkontidea(k) Štefka Kučan
Hezkuntza
Heziketa University of Ljubljana
Lanbidea
Lanbidea politikaria, komisario politikoa eta abokatua
Jasotako sariak
Sinesmenak
Alderdi politikoa League of Communists of Slovenia
Milan Kučan signature.png

Milan Kučan (Križevci, Jugoslaviako Erresuma, 1941eko urtarrilaren 14a) esloveniar politikaria da. Esloveniako Errepublika independentearen lehenengo lehendakaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamazazpi urte zituela, Jugoslaviako Alderdi Komunistako kide egin zen. Zuzenbideko ikasketak egin zituen Ljubljanako Unibertsitatean. Ikasketak amaituta, Komunisten Ligako zenbait taldetan aritu zen.

Lehen kargu publikoa Esloveniako Legebiltzarreko lehendakaritza izan zuen, 1978tik 1982ra. 1986ra arte, Esloveniak Komunisten Ligaren Lehendakaritza Federalean zituen bi ordezkarietako bat izan zen. Ligaren Esloveniako Batzorde Zentraleko lehendakari gisa lan egin zuen 1986tik 1989ra, eta komunista serbiarren asmo hegemonikoei aurre egin zien.

1989an, alderdi anitzeko hauteskundeak onartu zituen lehen buruzagi komunista izan zen. Urtebete geroago, Legebiltzarraren kontrola galdu zuen bere alderdiak, Demos koalizio antikomunistaren mesedetan, lehenengo hauteskunde libreetan. Hala ere, diputatuek Kučan hautatu zuten Esloveniako Errepublikako lehendakari. 1991ko ekainean, Esloveniako independentzia aldarrikatu zuen, eta, 1992ko abenduan, lehendakari hautatu zuten. 1997ko azaroan, hauteskundeak erraz irabazita, berriro hautatu zuten lehendakari (2002ra arte).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Milan Kučan Aldatu lotura Wikidatan