Jugoslaviako Erresuma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jugoslaviako Erresuma
Краљевина Југославија
Kraljevina Jugoslavija
1918 – 1941
Monarkia konstituzionala

Jugoslaviako Erresumako bandera

Jugoslaviako Erresumako armarria


Ereserkia

[[Fitxategi:Himna Kraljevine Jugoslavije|280px]]
Goiburua
Aberri bat, errege bat, herrialde bat
LocationKingdom of Serbs& Croats and Slovenes.png
Geografia
Hiriburua Belgrad
Biztanleria 13.934.038 bizt.
Azalera 247.542 km2 km²
Ekonomia
Dirua Dinar
Kultura
Hizkuntza(k) serbokroaziera eta esloveniera
Historia
Aurrekoak
State Flag of Serbia (1882-1918).svgSerbiako Erresuma
Flag of the State of Slovenes, Croats and Serbs.svgEsloveniar, kroaziar eta serbiarren estatua
Ondorengoak
SerbiaCivil Flag of Serbia.svg
MontenegroFlag of Montenegro (1905–1918, 1941–1944).svg
KroaziaFlag of Independent State of Croatia.svg

Jugoslaviako Erresuma (serbokroazieraz, Краљевина Југославија edo Kraljevina Jugoslavija) Mendebaldeko Balkanetan, 1918-1941 artean, egondako estatua izan zen, Mundu Gerra bien arteko garai gorabeheratsuan.

1918an sortu zen, Serbiako erresumari ordura arte Austria-Hungariako Inperioko parte izandako Balkanetako lurraldea (Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuma izenez ezaguna) gehitu zitzaionean. Montenegroko erresuma ere aldi berean elkartu zitzaien. Ofizialki Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuma izena mantendu zuen arren, Jugoslavia izenez ezagun bihurtu zen (Hegoaldeko Eslaviarren lurraldea).

1941eko apirilaren 17an, Alemania Naziak inbaditu eta zatitu zuen. Gerrako urteetan, faxista kroaziarrek hainbat sarraski egin zituzten (nazien babesa aprobetxatuz) serbiarren eta bertako juduen aurka. Komunistek gidatutako milizia partisanoek naziak eta beraien kolaboratzaileak kanporatzea lortu zuten 1944ko azaroaren 2rako. Orduan, erbesteko gobernu monarkikoarekin adostu zuten Jugoslavia Federal Demokratikoaren sorrera. Dena den, gerran lortutako ospea zela eta, Josip Broz Tito buruzagi komunistak hartu zuen agintea erreferendum bidez; ondorioz, Jugoslaviako Erresuma desagertu eta Jugoslaviako Herri Errepublika Federala aldarrikatu zen (1953an Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista bihurtu zena.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jugoslaviako Erresuma Aldatu lotura Wikidatan