Jump to content

Nabigazio menua

«Lidia»: berrikuspenen arteko aldeak

No change in size ,  Duela 7 urte
t
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
Kreso errege lidiarrak porrot egin zuen erresuma zabaltzeko gerretan, eta K.a. 546an Ziro Handiak bereganatu zuen Lidia, eta [[Persia]]ren mende gelditu zen. [[Alexandro Handia]]ren konkisten ondoren, seleukotarren erresumaren parte izan zen, eta [[Pergamo]]ren mende gelditu zen ondoren (K.a. 260). Geroago, [[Erromatar Inperioa]]ren mendera pasatu zen, K.a. 129an, eta Asia Txikiko erromatar probintziaren parte izan zen.
 
Erromatarren mende egon zen garaian, helenizatu egin zen, eta, IV. mendean, kristautu. Lidia [[Ekialdeko Erromatar Inperioa]]ren probintzia jendetsu eta aberatsa izan zen. Hala jarraitu zuen, 1206an laugarren gurutzadak Bizantziar Inperioa zatitu zuen arte. [[NizeaNizeako Inperioa]]ko Inperioarenren mende gelditu zen orduan.
 
1336an emir turkoek bereganatu zuten eskualdea, eta 1390etik aurrera Otomandar Inperioaren mende egon zen, Turkia estatua sortu zen arte. Turkoen mende, pixkanaka-pixkanaka, Lidiako populazioa, lehen milurtekoan greko eta ortodoxo bilakatua zena, turko eta musulman bilakatuz joan zen.
171.953

edits