Galeno: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 72 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q8778 orrian
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Galenus of Pergamum lotu du, Wikidataren arabera.
28. lerroa: 28. lerroa:


== Kanpo loturak ==
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}

* {{en}} [http://www.medicinaantiqua.org.uk/bio_gal.html Galenoren biografia "Medicina Antiqua" webgunean]
* {{en}} [http://www.medicinaantiqua.org.uk/bio_gal.html Galenoren biografia "Medicina Antiqua" webgunean]



09:56, 13 iraila 2013ko berrikusketa

Galeno XIX. mendeko litografia baten arabera.

Galeno (grezieraz Γαληνός, latinez Claudius Galenus, Pergamo, 131201) mediku greziarra izan zen, Erromatar Inperioaren garaian bizi izan zena.

Eragin handia eduki du Medikuntzaren historian zehar. Gaur egun, oraindik erabiltzen da "galeno" hitza medikuaren sinonimo moduan.

Bizitza

Pergamon jaio zen (gaur egungo Turkiako Bergaman), arkitekto aberats baten semea izan zela.

Nekazaritza, arkitektura, astronomia, astrologia eta filosofia zituen gustuko, baina azkenean medikuntzan jardun zuen nagusiki. Esmirnan (gaur egungo Turkiako Izmirren), Korinton eta Alexandrian ikasi zuen.

Asclepius jainkoaren tenpluan zaintzaile (therapeutes) ibili zen. Halaber, gladiadoreak osatuz traumatologia arloan esperientzia handia hartu zuen. Garai hartan ere, begi-lausoak operatzen jardun zuen.

Anatomia inguruan jakintza zabala erakutsi zuen. Animalien bibisekzioen bidez giltzurrunen eta bizkarrezur-muina aztertu zituen.

Bibliografia

Liburu ugari idatzi zituen, tartean ondorengoak:

  • "Hipokratesi egindako iruzkinak".
  • "Sektei buruz".
  • "Doktrina hoberenari buruz".
  • "Medikuntza enpirikoari buruz".
  • "De anatomicis administrationibus" (15 liburukitan).
  • "De usu partium corporis humani".
  • "Terapeutika-metodoa".

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Galeno Aldatu lotura Wikidatan