Galeno
Galeno | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Pergamo, II. mendea |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Pergamo |
Heriotza | Erroma, III. mendea ( urte) |
Familia | |
Aita | Aelius Nicon |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Irakaslea(k) | Albinus (en) ![]() Satyros (en) ![]() Aelianus Meccius (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | mediku idazlea, zirujaua, biologoa, neurozientzialaria, medikua eta filosofoa |
Klaudio Galeno (antzinako grezieraz: Κλαύδιος Γαληνός, latinez: Claudius Galenus; Pergamo, 129ko iraila– Erroma, c. 200/216) mediku greziarra izan zen, Erromatar Inperioaren garaian bizi izan zena.
Eragin handia eduki du Medikuntzaren historian zehar. Gaur egun, oraindik erabiltzen da "galeno" hitza medikuaren sinonimo moduan.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pergamon jaio zen (gaur egungo Turkiako Bergaman), arkitekto aberats baten semea izan zela.
Nekazaritza, arkitektura, astronomia, astrologia eta filosofia zituen gustuko, baina azkenean medikuntzan jardun zuen nagusiki. Esmirnan (gaur egungo Turkiako Izmirren), Korinton eta Alexandrian ikasi zuen.
Asklepio jainkoaren tenpluan zaintzaile (therapeutes) ibili zen. Halaber, gladiadoreak osatuz traumatologia arloan esperientzia handia hartu zuen. Garai hartan ere, begi-lausoak operatzen jardun zuen.
Anatomia inguruan jakintza zabala erakutsi zuen. Animalien bibisekzioen bidez giltzurrunen eta bizkarrezur-muina aztertu zituen.
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Liburu ugari idatzi zituen, tartean ondorengoak:
- "Hipokratesi egindako iruzkinak".
- "Sektei buruz".
- "Doktrina hoberenari buruz".
- "Medikuntza enpirikoari buruz".
- "De anatomicis administrationibus" (15 liburukitan).
- "De usu partium corporis humani".
- "Terapeutika-metodoa".
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Galeno ![]() |
- (Ingelesez) Galenoren biografia "Medicina Antiqua" webgunean