Angel Berruetaren hilketa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
53. lerroa: 53. lerroa:
|izenburua=Los acusados de matar a Berrueta dicen que sufrían «el síndrome del norte»
|izenburua=Los acusados de matar a Berrueta dicen que sufrían «el síndrome del norte»
|egunkaria=diariodenavarra.es
|egunkaria=diariodenavarra.es
|data=2005-06-16}}</ref> Epaimahaiak larrigarri moduan arrazoi ideologikoengatik eragindako erailketa izan zela erabaki eta 15 urteko kartzela zigorra ezarri zion Valeriano de la Peñari, 10 urte horren semeari eta 10 urte emazteari, erailketaren probokatzailea izateagatik.<ref>{{es}} {{Erreferentzia
|data=2005-06-16}}</ref> Epaimahaiak larrigarri moduan arrazoi ideologikoengatik eragindako erailketa izan zela erabaki eta 20 urteko kartzela zigorra ezarri zion Valeriano de la Peñari, 10 urte emazteari, erailketaren probokatzailea izateagatik, eta 15 urte horien semeari.<ref>{{es}} {{Erreferentzia
|izenburua=El jurado declara culpables a un policía y su familia por matar a un comerciante el 13-M
|izenburua=El jurado declara culpables a un policía y su familia por matar a un comerciante el 13-M
|url=http://elpais.com/diario/2005/06/28/paisvasco/1119987604_850215.html
|url=http://elpais.com/diario/2005/06/28/paisvasco/1119987604_850215.html
61. lerroa: 61. lerroa:
|url=http://www.abc.es/hemeroteca/historico-16-07-2005/abc/Nacional/veinte-a%C3%B1os-de-prision-para-el-policia-que-asesino-en-pamplona-a-un-comerciante-el-13-m_203825139694.html#
|url=http://www.abc.es/hemeroteca/historico-16-07-2005/abc/Nacional/veinte-a%C3%B1os-de-prision-para-el-policia-que-asesino-en-pamplona-a-un-comerciante-el-13-m_203825139694.html#
|data=2005-07-16
|data=2005-07-16
|egunkaria=abc.es}}</ref> Emaztea, senarra eta semea ez bezala, libre zegoen gertakarien egunetik eta egun gutxira kartzelaratu egin zuten. Hala ere, fiskaltzak sententzia errekurritu zen Maria Pilar Rubioren kasuan eta azkenean Nafarroako Justizia Epategi Gorenak errugabetu egin zuen 2005 urtean bertan eta kartzelatik atera zen han hilabete batzuk soilik pasa ondoren.
|egunkaria=abc.es}}</ref>


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==

17:31, 18 martxoa 2014ko berrikusketa

Angel Berroeta, eskuinean.

2004ko martxoaren 13an, Angel Berroeta Legaz, 61 urteko Iruñeko Donibane auzoko dendaria, tiroz eta labankadaz hil zuten Valeriano de la Peña espainiar poliziak eta horren semeak. Hori baino lehenago, Maria Pilar Rubiok, aurrekoen emazteak eta amak, Berroetarekin eztabaidatu zuen, Berroetak emakumeak okindegian jarri nahi zuen ETA ez zioen kartel bat okindegian jartzeari ezezkoa eman ondoren. Bi egun lehenago, Madrilen, 11-M izeneko atentatu larria gertatu zen eta Espainiar Gobernuak ETA atentatuaren egilea izan zela baieztatu zuen zenbait egunetan zehar. Hiltzaileek beren burua entregatu eta kartzela-zigorra ezarri zitzaien. Ebazpen judizialean hilketaren motibazio politikoa aitortzen bazen ere, gobernutik eta instituzio politikoetatik Berroetari ez zaio aitortu biktima politikoaren izaera.

Gertakarien ondorioz, gainera, Berroetaren hilketaren aurka 2004ko martxoaren 14an Hernanin deitutako manifestazio batean, hilketaren biharamunean, Kontxi Santxiz 58 urteko hernaniarra hil zen bihotzekoak jota, Ertzaintzarekin tentsio giroan eta ertzainen karga baten ondorioz, haren familiaren arabera. Heriotza horrek ere eztabaida politikoa eragin zuen ezker abertzalearen eta Ertzaintzaren arduradunen artean.

Aurrekariak

Angel Berroeta Legaz Iruñeko Donibane auzoko San Juan okindegiko jabea zen. Lau seme-alaben aita zen. Gurasoak erakundeko kidea zen, haren bi seme 1997 urtean atxilotuak izan ondoren, nahiz eta gero epaiketan errugabetuak izan.[1] Beste alde batetik, Valeriano de la Peña, espaniar polizia, Maria Pilar Rubio eta haien semea, Miguel José, Berroetaren dendako ondoko etxebizitza batean bizi ziren. Berroetarekin tirabira batzuk izanak ziren, Euskal Herriko gatazka dela eta bereziki. Familiak ez zuen erosten haren dendan.

2004ko martxoaren 11ko atentatuak Madrilen ETAk buruturikoak zirela adierazi zuen behin eta berriz espaniar gobernuak, haren agintean zeuden PP alderdiko ordezkarien bitartez, une hartan horren aldeko arrasto garbirik egon ez arren eta gerora atentatu islamista izan zela frogatu arren. Egun, hiru egun geroago ospatu behar ziren Espainiako hauteskunde orokorretan botu-emaileen aurrean legitimitatea irabazi nahian aurrera eramandako manipulazio-estrategia izan zela da iritzi nagusia.[2]

Gertakariak

2004ko martxoaren 13an, Madrilgo atentatuak izan eta bi egunetara, atentatuen aurkako manifestazio batera joan ondoren, Maria Pilar Rubio Angel Berroetaren okindegira joan zen zuzenean, "ETA no" zioen afixa denda jartzeko asmoarekin. Berroetak errespetuz ezezkoa eman arren, emakumea saiatu egin zen kartela jartzen. Harekin eztabaidan hasi eta "tú eres un asesino, un etarra" bota zion Berroetari. Berroetak kartela kendu, zimurtu eta lurrera bota zuen. Berroetak xingola beltza jarri zuen aurreko egunetan atentatuagatik eta denda ere itxi egin zuen denbora batez horregatik. Emakumea dendatik atera eta etxera igo zen, gertatutakoa handituz senarra eta semea berotu zituen. Horien semea jeitsi eta labankada hilgarri bat jo zion sabelean Berroetari. Horren atzetik senar-emazteak zetozen. Etxeko atarian emazteak "Voy a matar a este hijo de puta" esan (euskaraz, "Putakume hori hil behar dut") eta dendara sartu ziren. Orduan, Valeriano de la Peñak, senarrak, lau tiro egin zizkion Berroetari bere lanbideko erregelamenduzko pistolaz, eta horietatik hiruk jo egin zuten. Erasotzaileak euren etxera igo eta poliziari deitu zioten gertatutakoaren berri emateko, Berroeta dendan larriki zauriturik utzita. Ospitalera eraman eta minutu gutxira hil zen.[3]

Valeriano de la Peña soilik eraman zuen poliziak hasiera batean atxiloturik; arratsaldean, berriz, haren semea ere eraman zuten. Jende andana hasi zen biltzen arratsalde partean Berroetaren denda inuguran, harekiko elkartasunez eta denda zaintzen zuten espainiar poliziekin tentsio giroan. Azkenean poliziek borraz kolpatuz sakabanatu zituzten han bildutakoak. Beranduago ere errepikatu ziren istiluak Berroetaren gorpua zegoen tanatorioan, poliziak borrak erabiliz eta gomazko pilotak jaurtiz. Aldi berean, Euskal Herriko hainbat herritan ere protestak izan ziren.[4]

Biharamunean, Hernanin manifestazio bat egin zen eguerdian hilketaren aurka protestatuz. Ertzaintzak manifestazioa geldiarazi eta horren aurka oldartu zen. Kontxi Sanchiz eta bere alabak korrika hasi eta etxeko atari batean babestu ziren. Han Santxiz erori zen ondoezik, testigantzen arabera. Ertzain batek alabak egindako laguntza eskariari muzin ere egin omen zion. Minutu batzuk geroago ospitalera heldu eta hilik zegoela jakinarazi zieten. Ertzaintzaren arduradunek bertsio horiek ukatu eta ondoeza ertzainen karga baino lehen izan zela adierazi zuten. Heriotzaren arrazoien inguruko auziak eztabaida bizia sortu zuen Eusko Legebiltzarrean ezker abertzaleko eta Javier Balza Barne Sailburuaren artean.[5][6][7]

Epaiketa

Epaiketa 2005eko ekainean burutu zen, herri epaimahai baten aurrean. Akusatuak, senar-emazteak eta horien semea, hilketa justifikatzen saiatu ziren. Senarrak Iparreko sindromea pairatu eta emazteak berotu egiten zuela adierazi zuen. Semeak, berriz, haurra zelarik eskolan espainiar polizia baten semea izateagatik laidotu egin zutela kontatu zuen aringarri moduan. Bizilagun moduan, Berroetarekin ongi moldatzen ez zirela eta haren militantzia politikoa ezagutzen zutela adierazi zuten.[8] Epaimahaiak larrigarri moduan arrazoi ideologikoengatik eragindako erailketa izan zela erabaki eta 20 urteko kartzela zigorra ezarri zion Valeriano de la Peñari, 10 urte emazteari, erailketaren probokatzailea izateagatik, eta 15 urte horien semeari.[9][10] Emaztea, senarra eta semea ez bezala, libre zegoen gertakarien egunetik eta egun gutxira kartzelaratu egin zuten. Hala ere, fiskaltzak sententzia errekurritu zen Maria Pilar Rubioren kasuan eta azkenean Nafarroako Justizia Epategi Gorenak errugabetu egin zuen 2005 urtean bertan eta kartzelatik atera zen han hilabete batzuk soilik pasa ondoren.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Angel Berruetaren hilketa