Peridotita: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: {{arroka infotaula |izena = Peridotita |irudia = Peridotita eta piroxeno mineralak.jpg |mota = Arroka igneo]]a / kolorea = M |mineralak = [[Olibinoa<br />[[P...
(Ez dago alderik)

23:18, 16 ekaina 2007ko berrikusketa

{{arroka infotaula |izena = Peridotita |irudia = Peridotita eta piroxeno mineralak.jpg |mota = Arroka igneo]]a / [[Arroka metamorfiko |kolorea = M |mineralak = Olibinoa
Piroxenoak (orto eta klino)
Plagioklasa
Anfibolak |dmin = 3,2 |dmax = 3,4[1] }}

Peridotita pikor larriko mantuko arroka ultrabasiko dentso bat da, batez ere piroxeno eta olibino mineralez osatua. Arrokaren jatorria igneoa edo metamorfikoa izan daiteke. Arroka ultrabasiko eta ultramafikoa da, silikan duen edukia %45 baino gutxiago delako. Magnesio eta burdin kopuru handiak ditu. Piroxenoak, bai klinopiroxeno bai eta ortopiroxenoak, anfibolak eta plagioklasak izan ohi ditu, hala nola flogopita mineralak. Lurrazalera fragmentu moduan iritsi daitezke magma batek bultzatua edo bestela obdukzio orogeniko prozesuetan iritsi daitezke lurrera. Munduko hainbat mendigunetan basamentu handiak agertzen dira, Malaga inguruko (Espania) Rondako Peridotitak dira munduko aztarnategirik handiena.

Sailkapena

Arroka ultramafikoen sailkapena. Goian, berdez, peridotiten sailkapena.

Arroka ultramafikoen sailkapenean peridotitak eta piroxenitak agertzen dira. Olibinoan %40a baino gehiago duten arrokak peridotitetan sailkatzen dira eta arruntenak lherzolita, dunita eta harzburgitaren eremuetan kokatzen dira.

Erreferentziak

  1. http://www.bedford.k12.ny.us/flhs/science/stevek/DLESEworkshop/layers.doc


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Peridotita


Geologia Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.