Philae (espaziontzia): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
t Josugoni wikilariak «Philae» orria «Philae (espaziontzia)» izenera aldatu du
(Ez dago alderik)

18:09, 14 azaroa 2014ko berrikusketa

Philae Rosetta (zunda) espazio-ontziaren modulu bat da.

Ezaugarriak

Philae moduluaren izena Egiptoko tenplu baten oinarritzen da. 1,3 x 1,5 metro neurtzen du, eta 100 kiloko pisua du. Zulatzeko makina bat du, laginak atera eta laborategi kimikoan aztertzeko[1].

Helburua

Modulu honen helburua, 67P/Churyumov-Gerasimenko kometan (1969an aurkitu zuten) lur hartzea da. Arpoi batzuekin eutsiko dio kometari, eta bertan egongo da hiru hilabetez[1].

Hasieran kometako hainbat lekutan ikusi zituzten lur hartzeko moduko guneak. Azkenean "J" puntua, Agilkia izenekoa, hautatu zuten lehiaketa batean, argiztapen ona eta lurzoru laua edukitzeagatik[1].

67P/Churyumov-Gerasimenko izeneko kometatik 22,5 kilometrora dagoenean banatuko da Philae Rosetta (zunda)tik, eta zazpi ordu geroago lurreratuko da kometaren azalean. Azkeneko momentuan irudiak Lurrera bidaltzen hasiko da[1].

Zundaren iritsiera

2014ko azaroaren 12an iritsi zen zunda kometara. Hurrengo egunean, lehen argazkia bidali zuen kometaren azaletik. Kometaratzeko operazioan arpoiak botatzeko sistemak arazoak izan eta ez zen piztu behar bezala, eta bi aldiz errebotatu zuen[2].

Galeria

Erreferentziak