Philae (espaziontzia): berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa |
t Robota: Birzuzenketak konpontzen |
||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
[[File:Philae over a comet (crop).jpg|thumb|320px|''Philae'', kometaren gainazalerantz (artista irudia).]] |
[[File:Philae over a comet (crop).jpg|thumb|320px|''Philae'', kometaren gainazalerantz (artista irudia).]] |
||
'''Philae''' [[ |
'''Philae''' [[Europako Espazio Agentzia|ESAren]] ''[[Rosetta (zunda)|Rosetta]]'' espazio-ontziaren modulu bat da, [[kometa]]ratzen den lehen gailua. |
||
==Ezaugarriak== |
==Ezaugarriak== |
21:47, 21 apirila 2015ko berrikusketa
Philae ESAren Rosetta espazio-ontziaren modulu bat da, kometaratzen den lehen gailua.
Ezaugarriak
Philae moduluaren izena Egiptoko Philae (Filae) tenpluan oinarritzen da. 1,3 x 1,5 metro neurtzen du, eta 100 kiloko pisua du. Zulatzeko makina bat du, laginak atera eta laborategi kimikoan aztertzeko[1].
Helburua
Modulu honen helburua, 67P/Txuriumov-Gerasimenko kometan (1969an aurkitu zuten) lur hartzea da. Arpoi batzuekin eutsiko dio kometari, eta bertan egongo da hiru hilabetez[1].
Hasieran kometako hainbat lekutan ikusi zituzten lur hartzeko moduko guneak. Azkenean "J" puntua, Agilkia izenekoa, hautatu zuten lehiaketa batean, argiztapen ona eta lurzoru laua edukitzeagatik[1].
67P/Txuriumov-Gerasimenko izeneko kometatik 22,5 kilometrora dagoenean banatuko da Philae Rosettatik, eta zazpi ordu geroago lurreratuko da kometaren azalean. Azkeneko momentuan irudiak Lurrera bidaltzen hasiko da[1].
Philae moduluaren iritsiera
'Philae' modulua 2014ko azaroaren 12an iritsi zen 67P/Txuriumov-Gerasimenko kometara. Hurrengo egunean, lehen argazkia bidali zuen kometaren azaletik. Kometaratzeko operazioan arpoiak botatzeko sistemak arazoak izan eta ez zen piztu behar bezala, eta bi aldiz errebotatu zuen[2].
Azaroaren 14an, geldirik zegoen 'Philae', bateria faltagatik, azken egunetan, Eguzki izpirik jaso ez zuelako eta energiarik gabe geratu zelako. "Atseden egoeran" sartu aurretik, halere, datu garrantzitsuak bidali ahal izan zituen[3].
Galeria
-
Philae kometan lurreratzen, irudikapena
-
Philaeren oinarriko torlojuak
Erreferentziak
- ↑ a b c d «'Rosetta': 67P kometan lur hartzeko misioaren nondik norakoak», EiTB, 2014-11-12
- ↑ «'Philae'k lehen argazkia bidali du kometaren azaletik», Berria, 2014-11-13
- ↑ «"Lo" dago 'Philae', bateria faltagatik», Berria, 2014-11-15