Jump to content

Nabigazio menua

«Refranes y Sentencias (1596)»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
[[1596|1596an]] atera zen, biltzailearen izenik gabe, [[Iruñea]]n, [[Pedro Porralis]]en etxean. Guztira 539 atsotitz biltzen ditu, euskaraz emanak eta gaztelaniaz itzuliak. Itzulpena, Larramendiren aburuz, hitzez hitzekoegia da.<ref>"...contiene refranes del Bascuence, traducidos en Castellano demasiadamente à la letra", M. Larramendi, ''Diccionario Trilingüe'', "Suplemento" delakoaren hasieran.</ref> Atsotitzen gainean zenbakiak ipini ziren, hizkuntza bien arteko erlazioa hobeto ulertarazteko.
 
[[Bizkaiera|Bizkaieraz]] daude atsotitzak, gehienak behintzat, eta nagusiki badirudi [[Bilboko euskara|Bilboko edo Bilbo aldeko euskara]] jasotzen dutela.<ref>{{erreferentzia|egile1-lotura=Joseba Lakarra|abizena= Lakarra |izena= Joseba A. |urtea= 1996 |izenburua= Refranes y Sentencias (1596). Ikerketak eta edizioa |argitaletxea= [[Euskaltzaindia]]|lekua= Bilbo |url=http://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/24568.pdf}}</ref>
 
Ale bakarra ezagutzen dugu, [[Darmstadt]]eko ''unicuma'', [[Hessen|Hessengo dukeen]] Darmstadteko jauregian [[Willen Jan Van Eys|Van Eysek]] aurkitu zuena. Jauregia, eta berarekin batera gure ''unicuma'', [[II. Mundu Gerra|II. Mundu Gerran]] suntsitua izan zen. Gaitzerdi, [[Julio Urquijo]] euskalariak hori baino lehenago alearen argazkiak eskuratu zituen, egun [[Donostia|Donostiako]] [[Koldo Mitxelena Kulturunea|Koldo Mitxelena liburutegian]] gordeak.
 
Dena dela, beste hiru aleren berri ere badugu: [[Manuel Larramendi|Larramendirena]], [[Arnaut Oihenart|Oihenartena]] eta 2015. urtean ezagutzera eman den [[Girolamo della Sommaia]] jakintsu italiarrarena. Larramendiren eta Oihenarteren lekukotasunen arabera, badirudi Darmstadteko aleari esker ezagutzen ditugunak baino atsotitz gehiago zituela liburuak jatorriz, agian orain osatzen duten lau kaierak baino bat gehiago bederen.<ref>{{erreferentzia|egile1-lotura=Joseba Lakarra|abizena= Lakarra |izena= Joseba A. |urtea= 1996 |izenburua= Refranes y Sentencias (1596). Ikerketak eta edizioa |argitaletxea= [[Euskaltzaindia]]|lekua= Bilbo |url=http://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/24568.pdf}}</ref>
 
 
Ale bakarra ezagutzen dugu, [[Darmstadt]]eko ''unicuma'', baina beste hiru aleren berri ere badugu: [[Manuel Larramendi|Larramendirena]], [[Arnaut Oihenart|Oihenartena]] eta 2015. urtean ezagutzera eman den [[Girolamo della Sommaia]] jakintsu italiarrarena.
 
== Erreferentziak ==
1.646

edits