Bularreko minbizi: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{Ohar medikoa}} Bularreko minbizia, bularreko ehunean garatzen den minbizi mota da. Bulto bat bularrean, titien formaren aldaketa, bertako azalaren sakonunea, titi buruen...»
 
t barne lotura zuzenketa
1. lerroa: 1. lerroa:
{{Ohar medikoa}}
{{Ohar medikoa}}


Bularreko minbizia, bularreko ehunean garatzen den [[minbizi]] mota da. Bulto bat bularrean, titien formaren aldaketa, bertako azalaren sakonunea, [[titi buruen]] jariaketa ez normala, azaleko orban gorriak... bularreko minbiziaren adierazleak izan daitezke. Gaixotasuna oso garatuta badago mina, [[Guruin linfatiko|guruin linfatikoen]] hantura, arnasa hartzeko zailtasuna edo azal horixka ere ager daitezke.
Bularreko minbizia, bularreko ehunean garatzen den [[minbizi]] mota da. Bulto bat bularrean, titien formaren aldaketa, bertako azalaren sakonunea, [[titiburu]]en jariaketa ez normala, azaleko orban gorriak... bularreko minbiziaren adierazleak izan daitezke. Gaixotasuna oso garatuta badago mina, [[Guruin linfatiko|guruin linfatikoen]] hantura, arnasa hartzeko zailtasuna edo azal horixka ere ager daitezke.


Bularreko minbizia pairatzeko arrisku faktoreen artean emakumezkoa izatea, [[Obesitate|obesitatea]], sedentarismoa, alkoholaren kontsumoa, [[Menopausia|menopausian]] zehar tratamendu hormonala jasotzea, [[erradiazio ionizatzailea]], lehen hilekoa izatean oso gaztea izatea, seme-alabak berandu izatea edo ez izatea, adina eta aurrekari familiarrak dira. Kasuen %5-10 inguru gene herentziagatik ematen dira; besteak beste, [[BRCA1]] eta [[BRCA2]] geneak. Bularreko minbizia gehien bat hodi galaktoforoen zeluletan baita sinu galaktoforoen zeluletan agertzen da. Hodietan garatzen diren minbiziak hodi kartzinomak deitzen dira eta lobuluetatik garatu direnak berriz, lobulu kartzinoma. Hauetaz gain, beste 18 bularreko minbizi azpimota daude. Minbizi batzuk, adibidez hodi kartzinoma, aurreko lesioetatik garatzen dira. Bularreko minbiziaren diagnostikoa egiaztatzeko biopsia egiten da. Behin ziurtatuta, beste froga batzuk egin daitezke minbiziaren hedapena eta tratamenduekiko erantzuna aztertzeko.
Bularreko minbizia pairatzeko arrisku faktoreen artean emakumezkoa izatea, [[Obesitate|obesitatea]], sedentarismoa, alkoholaren kontsumoa, [[Menopausia|menopausian]] zehar tratamendu hormonala jasotzea, [[erradiazio ionizatzailea]], lehen hilekoa izatean oso gaztea izatea, seme-alabak berandu izatea edo ez izatea, adina eta aurrekari familiarrak dira. Kasuen %5-10 inguru gene herentziagatik ematen dira; besteak beste, [[BRCA1]] eta [[BRCA2]] geneak. Bularreko minbizia gehien bat hodi galaktoforoen zeluletan baita sinu galaktoforoen zeluletan agertzen da. Hodietan garatzen diren minbiziak hodi kartzinomak deitzen dira eta lobuluetatik garatu direnak berriz, lobulu kartzinoma. Hauetaz gain, beste 18 bularreko minbizi azpimota daude. Minbizi batzuk, adibidez hodi kartzinoma, aurreko lesioetatik garatzen dira. Bularreko minbiziaren diagnostikoa egiaztatzeko biopsia egiten da. Behin ziurtatuta, beste froga batzuk egin daitezke minbiziaren hedapena eta tratamenduekiko erantzuna aztertzeko.

21:20, 7 martxoa 2017ko berrikusketa

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Bularreko minbizia, bularreko ehunean garatzen den minbizi mota da. Bulto bat bularrean, titien formaren aldaketa, bertako azalaren sakonunea, titiburuen jariaketa ez normala, azaleko orban gorriak... bularreko minbiziaren adierazleak izan daitezke. Gaixotasuna oso garatuta badago mina, guruin linfatikoen hantura, arnasa hartzeko zailtasuna edo azal horixka ere ager daitezke.

Bularreko minbizia pairatzeko arrisku faktoreen artean emakumezkoa izatea, obesitatea, sedentarismoa, alkoholaren kontsumoa, menopausian zehar tratamendu hormonala jasotzea, erradiazio ionizatzailea, lehen hilekoa izatean oso gaztea izatea, seme-alabak berandu izatea edo ez izatea, adina eta aurrekari familiarrak dira. Kasuen %5-10 inguru gene herentziagatik ematen dira; besteak beste, BRCA1 eta BRCA2 geneak. Bularreko minbizia gehien bat hodi galaktoforoen zeluletan baita sinu galaktoforoen zeluletan agertzen da. Hodietan garatzen diren minbiziak hodi kartzinomak deitzen dira eta lobuluetatik garatu direnak berriz, lobulu kartzinoma. Hauetaz gain, beste 18 bularreko minbizi azpimota daude. Minbizi batzuk, adibidez hodi kartzinoma, aurreko lesioetatik garatzen dira. Bularreko minbiziaren diagnostikoa egiaztatzeko biopsia egiten da. Behin ziurtatuta, beste froga batzuk egin daitezke minbiziaren hedapena eta tratamenduekiko erantzuna aztertzeko.

Sendatzeko aukerak minbizi motaren, hedapenaren eta banakoaren adinaren araberakoak dira. Biziraupen tasak altuak dira herrialde garatuetan, baina herrialde txiroetan oso baxuak dira. Mundu mailan honako hau emakumeetan ematen den minbizi ugariena da.

Seinaleak eta sintomak

Bularreko minbiziaren lehen adierazlea, gainerako bular ehunarekiko ezberdina den bulto bat nabaritzea da. Bularreko minbizien %80a horrela detektatzen da. Minbizi goiztiarrenak mamografia batekin aurkitzen dira. Besapeko gongoil linfatikoen hantura edo bultoek ere minbizia adieraz dezakete.

Beste adierazle batzuk ondorengoak izan daitezke: titi baten ehunaren loditzea, bular bat bestea baino nahiko handiagoa izatea, titi buruaren leku aldaketa edo forma aldaketa, azala sakondu edo zimurtzea, titi buruaren edo areolaren gorritzea, titi buruen jariatze anormalak, min konstantea titian edo besapean eta hantura besapean edo lepauztaian. Mina ez da irizpiderik fidagarriena minbizi bat diagnostikatzeko orduan, baina homeostasiaren galeraren seinalea izan daiteke.

Hanturazko bularreko minbiziak ez duenez bultorik eragiten, diagnostikoaren atzeratzailea izan daiteke.

Batzuetan, bularreko minbiziak metastasia sor dezake; hau da, minbizia beste organo batzuetara zabaltzea. Metastasiaren sintomak eremuaren araberakoak izango dira. Ohiko eremuak hezurrak, gibela, birikak eta burmuina dira. Bat-bateko pisu galera ere minbiziaren adierazle izan daiteke. Kontuan hartu behar da metastasiaren eta beste hainbat gaixotasunen sintomak berdinak direla. Hauei, sintoma ez espezifikoak esaten zaie.

Bultoen %20a inguru kantzerosoak izango dira eta besteak onberak izango dira. Hala ere, bulto guztiak medikuarenean aztertzea gomendatzen da badaezpada ere.

Bularreko minbizi
Deskribapena
Motaminbizi torazikoa, bularreko eritasuna, breast neoplasm (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateaonkologia
Azterketa medikoaMammaPrint (en) Itzuli
Asoziazio genetikoa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakethinylestradiol (en) Itzuli, fluoxymesterone (en) Itzuli, binblastina, capecitabine (en) Itzuli, dexrazoxane (en) Itzuli, idarubicin (en) Itzuli, metotrexato, Karboplatino, Taxol, mitoxantrone (en) Itzuli, vinorelbine (en) Itzuli, trastuzumab (en) Itzuli, Anastrozol, toremifene (en) Itzuli, Letrozol, exemestane (en) Itzuli, epirubicin (en) Itzuli, docetaxel (en) Itzuli, tamoxifen (en) Itzuli, diethylstilbestrol (en) Itzuli, irinotecan (en) Itzuli, Zisplatino, Estradiol, (RS)-cyclophosphamide (en) Itzuli, kloranbuzil, methyltestosterone (en) Itzuli, melphalan (en) Itzuli, sargramostim (en) Itzuli, leuprolide (en) Itzuli, fulvestrant (en) Itzuli, doxorubicin (en) Itzuli, ifosfamide (en) Itzuli, testolactone (en) Itzuli, fluorouracil (en) Itzuli, (RS)-aminoglutethimide (en) Itzuli, megestrol (en) Itzuli, goserelin acetate (en) Itzuli, nandrolona, neratinib (en) Itzuli, tamoxifen (en) Itzuli, vinorelbine (en) Itzuli eta eribulin (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKC50 eta C50-C50
GNS-10C50
OMIM114480
DiseasesDB1598
MedlinePlus000913
eMedicine000913
Disease Ontology IDDOID:1612