Gaio Grako: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Fitxategi:Gaius Gracchus Tribune of the People.jpg|350px|thumb|right|Grako pleberen biltzarrean, [[Silvestre David Mirys]] (1799).]]
[[Fitxategi:Gaius Gracchus Tribune of the People.jpg|350px|thumb|Grako pleberen biltzarrean, [[Silvestre David Mirys]] (1799).]]
'''Gaio Grako''' ({{lang-la|Gaius Sempronius Gracchus}}; [[K. a. 154]] - [[K. a. 121]]) politikari erromatarra izan zen. [[Tiberio Grako]]ren anaia gaztea zen. Bera bezala, erreforma-politika hasteagatik Senatuko alde atzerakoienek hil egin zuen. [[Grakotarrak]], garaiko familia garrantzitsuenetakoa zen, aberatsa eta ospetsua. Bere ama, [[Kornelia Afrikarra]], [[Eszipion Afrikarra|Eszipion Afrikarra Zaharraren]] alaba izan zen, eta bere arreba [[Eszipion Emiliano]]rekin ezkondu zen.

19:51, 8 ekaina 2017ko berrikusketa

Grako pleberen biltzarrean, Silvestre David Mirys (1799).

Gaio Grako (latinez: Gaius Sempronius Gracchus; K. a. 154 - K. a. 121) politikari erromatarra izan zen. Tiberio Grakoren anaia gaztea zen. Bera bezala, erreforma-politika hasteagatik Senatuko alde atzerakoienek hil egin zuen. Grakotarrak, garaiko familia garrantzitsuenetakoa zen, aberatsa eta ospetsua. Bere ama, Kornelia Afrikarra, Eszipion Afrikarra Zaharraren alaba izan zen, eta bere arreba Eszipion Emilianorekin ezkondu zen.

Anaiak sortutako iskanbilaren aurrean, laborantza erreforma bultzatzen saiatu zen. K. a. 132ko Tiberioren hilketak Grakotarren buruan utzi zuen Gaio. Ibilbide politikoa K. a. 126an hasi zuen Gaiok. K. a. 123an, plebeko tribuno izendatu zuten. Senatari atzerakoiak berehala ohartu ziren anaiak bezainbeste arazo emango ziela. Are gehiago, Gaioren erreformak ez ziren laborantza arloan mugatzen: aberatsek ilegalki lortutako lurrak txiroen artean banatu beharko lirateke, gariaren prezioak murriztekoak ziren...

K. a. 122an, Gaiok tribunatoa lortu zuen berriro, Erromako behe-mailakoek aho batez sustatuta. Hirugarren aldiz saiatu zen, baina arrakastarik gabe. Aldakuntza guztien geldiketa mugitzeke ikusi beharrean, indarra erabiliz erantzun zuen Gaiok. Senatuak estatuaren etsaitzat jota, doi doi ihes egitea lortu zuen. Atzerakoien armadak inguratuta, bere buruaz beste egin zuen. Horren ondotik, 1.000 jarraitzaile inguru hilarazi zituzten eta haien etxaldeak bahitu.

Gaiok alaba bat utzi zuen, zein Fulvio Flakorekin ezkondu zen. Horren alaba, Fulvia, Publio Clodio Pulkerren eta gero Marko Antonioren emaztea izan zen.