Arbroatheko Aldarrikapena: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
9. lerroa: 9. lerroa:


== Agiria ==
== Agiria ==
Eskozian haserrea zabaldu zen, eta 1320ko apirilean zaldun mandatari bat bidali zuten Erromara, aldean hiru eskutitz zekartzala: bata Roberto erregearena zen, beste bat apezpikuena, eta azkena eskoziar jauntxoena.
Eskozian haserrea zabaldu zen, eta 1320ko apirilean zaldun mandatari bat bidali zuten Erromara, aldean hiru eskutitz zekartzala: bata Roberto erregearena zen, beste bat apezpikuena, eta azkena eskoziar jauntxoena. Horietatik, baina, bakarra gorde da gaurdaino: jaunena. Segur aski [[Arbroatheko abadia]]n idatzi zuten. Eduardo II.a erregearen azpilanari emandako erantzun bat da eta, Neil Oliverren arabera, Bernard abadeak ondu zuen, Eskoziako kantzelariak.<ref name=":0">Oliver, Neil. 2009, 148-149. or.</ref>

Aldarrikapen hau gaur egun arte gorde izan da: aita santuak jaso behar zituen hiru eskutitzako bat, [[erromatar Eliza Katolikoa|elizgizonek]] bidalitakoa eta eskoziar erregeak berak idatzitako eskutitzak osatzen dutelarik.
Agiria moldatzeko orduan, oso hizkera literarioa erabili zen, entzuteko atsegina, [[:en:Baldred Bisset|Baldred Bisset]]ek aipatutako eskoziarren antzinako jatorriaren mitoak landuz eta Erromarekiko duten lotura nabarmenduz. Gero, 1309ko [[Elizjendearen Adierazpena (Eskozia)|Elizjendearen Adierazpena]] ekartzen du gogora: bertan, [[Roberto I.a Eskoziakoa|Roberto de Bruce]]k eskoziarrak ingelesen uztarpetik askatu zituela aipatzen da. Are, tonua igoz, adierazten da erregea ingelesen menpe jartzeko ideia izango balu, hura bota eta gaitasuna duen norbait hautatuko luketela trukean.<ref name=":0">Oliver, Neil. 2009, 148-149. or.</ref>

Ondoren, aita santuari erregutzen dio Eduardo II.a erregearekin Eskoziaren alde, "Erromaren alaba kuttuna"ren (Eskoziaren) alde, bitartekari lana egiteko, "gu, eskoziarrak, bakean utz gaitzan". Bukatzeko, aita santuari eskoziarren larruan jartzeko eskatzen zaio, eta ingelesek eskoziarrek beren armada musulmanen kontra bidaltzea eragozten zutela, eskoziarrek beren buruaren jabe, independente nahi zutela. Are, gauzak konpontzeko ezer egingo ez balu, agiriak ''aita santua'' egiten du errudun "kristauak hiltzen jarraitzeagatik eta arimak galtzeagatik". Guztiagatik ere, ez zuten Erromako agintariaren iritzia aldatu, ez berehala behintzat.<ref name=":1">Oliver, Neil. 2009, 150. or.</ref>

== Garrantzia ==
Neil Oliver historialariaren arabera, gaurko begietatik ikusita, Arbroatheko Aldarrikapena agiri harrigarria da, parerik gabeko independentzia aldarrikapena. Agiriak argi uzten du erregea 'herria'ri zor zaiola, eta trukean, behar bezala jokatuz gero, herriak babestu egingo zuela erregea, hura ''[[primus inter pares]]'' bihurtuta.<ref name=":1">Oliver, Neil. 2009, 150. or.</ref> Erregearen botere absolutuaren eta botere hitzartuaren arteko dialektika horrek harrotu zituen [[prebisterianismoa]]


== Oharrak ==
== Oharrak ==

22:15, 7 iraila 2017ko berrikusketa

Arbroatheko Aldarrikapenaren (1320) erreprodukzioa.

Arbroatheko Aldarrikapena 1320eko apirilaren 6ean Arbroathen 51 jauntxok sinatutako Eskoziako Erresumaren independentzia aldarrikapen bat izan zen. Aldarrikapen hori Joan XXII.a aita santuari igorritako eskutitz batean adierazi zen, eta bertan eskatu zioten eskoziar herria zein Roberto I.a Eskoziakoak eskoziar lurraldearen gain zuen subiranotasuna aintzat har zitzan.

Testua latinez idatzita dago. Historiaren aldetik, garrantzi handiko agiritzat jotzen da, gerora Eskoziako Pizkundeko erreformaren garaiko covenanter-en ideologian eta Estatu Batuetako independentzia mugimendu eta testuetan izandako eraginagatik.

Testuingurua

Ingelesak eskoziarren kontra borrokan ziren, ingelesen erregeak herrialde horren gaineko nagusitza bilatzen zuen, eta eskoziarrek kolokan ikusten zuten beren independentzia, Ingalaterrako Eduardo II.aren erasoarengatik. Plantagenet leinuko errege ingelesak, baina, ez zuen gerrarako dohain berezirik erakutsi, eta amarru politiko bat bilatu zuen: aita santuaren babesa. Une horretan, Joan XXII.a aita santuak Europako errege guztien kristau batasuna bilatzen zuen, musulmanen kontrako gurutzada aldarrikatzeko. Eskoziarrei zurrumurrua heldu zitzaien Eduardo II.ak aita santuari haien irudi iluna helarazi ziela, haien arteko gerren errudun egin zituela eta, ondorioz, aita santuak Roberto erregea eskumikatu zuen.[1][oh 1]

Agiria

Eskozian haserrea zabaldu zen, eta 1320ko apirilean zaldun mandatari bat bidali zuten Erromara, aldean hiru eskutitz zekartzala: bata Roberto erregearena zen, beste bat apezpikuena, eta azkena eskoziar jauntxoena. Horietatik, baina, bakarra gorde da gaurdaino: jaunena. Segur aski Arbroatheko abadian idatzi zuten. Eduardo II.a erregearen azpilanari emandako erantzun bat da eta, Neil Oliverren arabera, Bernard abadeak ondu zuen, Eskoziako kantzelariak.[1]

Agiria moldatzeko orduan, oso hizkera literarioa erabili zen, entzuteko atsegina, Baldred Bissetek aipatutako eskoziarren antzinako jatorriaren mitoak landuz eta Erromarekiko duten lotura nabarmenduz. Gero, 1309ko Elizjendearen Adierazpena ekartzen du gogora: bertan, Roberto de Brucek eskoziarrak ingelesen uztarpetik askatu zituela aipatzen da. Are, tonua igoz, adierazten da erregea ingelesen menpe jartzeko ideia izango balu, hura bota eta gaitasuna duen norbait hautatuko luketela trukean.[1]

Ondoren, aita santuari erregutzen dio Eduardo II.a erregearekin Eskoziaren alde, "Erromaren alaba kuttuna"ren (Eskoziaren) alde, bitartekari lana egiteko, "gu, eskoziarrak, bakean utz gaitzan". Bukatzeko, aita santuari eskoziarren larruan jartzeko eskatzen zaio, eta ingelesek eskoziarrek beren armada musulmanen kontra bidaltzea eragozten zutela, eskoziarrek beren buruaren jabe, independente nahi zutela. Are, gauzak konpontzeko ezer egingo ez balu, agiriak aita santua egiten du errudun "kristauak hiltzen jarraitzeagatik eta arimak galtzeagatik". Guztiagatik ere, ez zuten Erromako agintariaren iritzia aldatu, ez berehala behintzat.[2]

Garrantzia

Neil Oliver historialariaren arabera, gaurko begietatik ikusita, Arbroatheko Aldarrikapena agiri harrigarria da, parerik gabeko independentzia aldarrikapena. Agiriak argi uzten du erregea 'herria'ri zor zaiola, eta trukean, behar bezala jokatuz gero, herriak babestu egingo zuela erregea, hura primus inter pares bihurtuta.[2] Erregearen botere absolutuaren eta botere hitzartuaren arteko dialektika horrek harrotu zituen prebisterianismoa

Oharrak

  1. Ingeles apaiz orori egunero hiru meza egin eta horietan Robertoren izena madarikatzeko agindua ere eman zitzaien; ikus Oliver Neil, 2009, 149. or.

Erreferentziak

  1. a b c Oliver, Neil. 2009, 148-149. or.
  2. a b Oliver, Neil. 2009, 150. or.

Kanpo loturak