Pistolerismo: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «thumb|250px|right|[[2010eko ''Ojo por ojo'' ("begia begi truk") telesaila, 1920ko hamarkadako langile giroko Bartzelonan girotua dago.]] '''Pist...»
 
7. lerroa: 7. lerroa:
[[Kategoria:Bartzelonako historia]]
[[Kategoria:Bartzelonako historia]]
[[Kategoria:Terrorismo motak]]
[[Kategoria:Terrorismo motak]]
[[Kategoria:Lanaren Konfederazio Nazionala]]

10:22, 5 otsaila 2018ko berrikusketa

Fitxategi:Ojo-por-ojo.png
2010eko Ojo por ojo ("begia begi truk") telesaila, 1920ko hamarkadako langile giroko Bartzelonan girotua dago.

Pistolerismoa, Espainian, Alfontso XIII.aren erregealdian jazotako jarduera da, bereziki 1917-1923 aldian. Jarduera honetan, enpresaburuek soldatapeko pistolariak eta bestelako matoiak kontratatu eta sindikalistak eta langile nabarmenak hiltzea agintzen zieten, honela langile mugimenduaren aldarrikapenak ixilduarazi asmoz. Era berean, langileak autodefentsa taldeetan antolatuz erantzuten zieten, bai eta enpresaburuek baina maila apalagoan, gizon armatuak kontratatuz ere. Denera, jarduera honek 200 langile eta enpresaburuek kontratatutako 20 gizon armatuen heriotza eragin zuen.

Jarduera honek 1910eko hamarkadan eta 1920ko hamarkadan hasieran, Bartzelona hirian eta inguruko industria eraztuneko udalerrietan berebiziko garrantzia izan zuen, nagusiki CNT sindikatu anarkistak langile afiliazio areagotze handia izan zuenean.