Edukira joan

Langileen mugimendu

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea
Langile mugimendu» orritik birbideratua)
Langileak bere eskubideen alde protesta egiten.

Langileen mugimendua langileek historian zehar sustaturiko erakundeak (hala nola sindikatuak, kooperatibak eta alderdi politikoak) eta ekimenak (grebak, esaterako) dira, bereziki Industria Iraultzaz geroztik eta ideologia sozialista, komunista eta anarkista[1] batetik. Langileen mugimenduaren helburuak langileen lan-baldintzak hobetzea dira bereziki, helburu politikoak guztiz baztertu gabe. Langile mugimendua protesta mugimendu bat izan zen, nekazariek eta proletalgoak sustaturikoa.

Langile Mugimenduaren hastapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proletariotza industriako langileek osatzen zuten gehienbat, talde bateratu bat osatzen zuten eta protesta egiteko nabarmenenak ziren. Dena den, nekazari erradikalenek ere indarra hartu zuten eta hauek anarkismoaren alde egin zuten batez ere. Bartzelona garai hartako hiri proletalgo nagusia zen Espainia mailan, bertako industria oso garatua baitzegoen, batez ere oihalgintza, eta honek langile kopuru handia egotea zekarren. Hortaz, Espainiako lehenengo langile protestak Bartzelonan eman ziren. Beranduago, Euskal Herrira zabaldu zen, Euskal Herriko industrializazioarekin batera. Baina ez bakarrik Espainian, Europan ere langile mugimendua zabaltzen hasi zen aurretik, Ingalaterran bereziki, eta lehenengo protestak mugimendu luditak izan ziren, luddismoa.[2] Mugimendu hau ehuleek burutu zuten eta makineriaren aurka jo zuten, eskulana babesten zuten; izan ere, makinek lanpostu asko ekiditen zituzten. Protesta hauetan, langileek makinak erasotzen zituzten hauen erabilera ekidinez. Langile mugimenduak industrializazioarekin batera hartu zuen indarra. Industria langileen lehenengo protestak 1848. urtean eman ziren, Marx bere ideiak aldarrikatzen hasi zenean eta europarren artean zabaltzen hasi zirenean. Izan ere, langile mugimenduaren oinarria marxismoa da.

Lan baldintzak oso kaxkarrak ziren, 10 ordu baino gehiagoko lanaldiak eta oporraldirik ez, gainera kanpotarrak industria hirietara joaten ziren lan egiteko asmoz eta horren ondorioz hiriguneetan jende gehiegi pilatzen zen eta hortaz langileek etxebizitzak alokatu behar zituzten. Etxe hauetan lankide gehiegi pilatzen ziren, baita familiakide asko etxe bakar baterako. Honen ondorioz, bizi-baldintzak ere oso txarrak ziren langileentzako eta euren familientzako. Bizi eta lan baldintzak txarrak izateak ezinegona eragin zuen langileen artean eta honek 1848. urtean proletalgoaren altxamendua eragin zuen. Momentu honetan, Marxen ideiak zabaltzen ari zirela, proletalgoak honen proposamenak egokiak ikusi zituen eta marxismoa hartu zen langile mugimenduaren oinarritzat.

Langile Mugimenduaren oinarri ideologikoa: Marxismoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Karl Marx ulertzeko gakoak.

Garaiko gizartea liberala zen, klase gizartea. Diruaren arabera bereizten ziren gizarte mailak. Behe mailan zeudenak oso bizi baldintza txarrak zituzten, eta baldintza hauek goiko klasea osatzen zuen gizarteak ezartzen zituen. Hori dela eta, behe klasea zapaldua sentitzen zen eta errudunak, zapaltzaileak goi mailakoak ziren, enpresarioak. Marxek zioen egoerak ezin zuela honela jarraitu eta aldaketak beharrezkoak zirela, hortaz, zapalkuntzaren aurka protesta egin zen, zapaltzaileei aurre egiteko. Zapalkuntza hau historian zehar etapa historiko guztietan existitu da eta Marxek aztertu egiten du, hau ondorioztatuz: jabeak izan dira beti zapaltzaileak, eta jabetzarik gabekoak, ordea, zapalduak. Jabetza guztiek ez dute zapalkuntza eragiten, baliabideak ekoizten dituzten jabetzak baizik, fabrikak esaterako. Egoera honen konponbidea marxismoa zen, helburura iristeko bidea iraultza izanik. Iraultza burgesiaren aurkakoa izan zen, eta hainbat greba eta manifestaldi egin ziren horretarako. Honez gain, alderdi politiko eta sindikatu asko sortu ziren. Alderdi politiko hauek langileen egoera hobetzea bilatzen zuten, klase bakarreko gizarte berri bat sortzeko tresna ziren eta sindikatuak, enpresarioekin, hau da, errepresoreekin negoziatzeko bideak ziren.

Marxismoak jabetza kolektiboaren alde egin zuen, jabetza guztien esku baldin bazegoen ez zelako jaberik egongo eta horren ondorioz, inork ez zuelako inor zapalduko. Gainera, klase gizartearekin bukatu zen, guztiak langileak ziren, klase berean bizi zirenak. Etsai nagusia burgesia zenez, honen aurkako iraultza proposatu zen proletarioen diktadura bitartez. Proletalgoaren diktadurak langileen aldeko politika egin zuen, baina alderdi politiko bakar bat onartzen zen eta honek askatasun eza erakutsi zuen. Kapitalismoarekin bukatzea zuten helburu eta batzuk terrorismoaren bidea jarraitu zuten. Hala eta guztiz ere, terrorismoaren erabilera ez zen marxista guztien aldekoa eta ondorioz bi korronte nabarmendu ziren. Alde batetik, marxista erradikalenak, anarkismoa osatu zutenak Mikhail Bakunin liderra izanik. Bestalde, marxista moderatuagoak, Marxen alde egin zutenak. Bakuninek terrorismoaren alde egin zuen eta Marxek, ordea, ez, honek diktadura defendatu zuen. Anarkisten eta marxisten ezaugarriak nahiko berdintsuak ziren, biak antikapitalistak ziren, baina anarkistek ez zuten bakarrik jabetza pribatua desegin nahi, baizik eta Estatuaren eta Gobernuaren egitura ere bai. Dena den, hasieran, jendeak zioen gobernurik gabe bizitzea ezinezkoa zela eta Bakuninek proposatu zuen gizabanakoa oinarritzat zuen gizarte bat, hortaz, bakoitzak bere ardurak zituen eta Estatuak ez zuen ardurarik bete behar, gobernuaren beharrik gabe. Lan-taldeak sortuko ziren eta ez, ordea, gobernu taldeak.Espainian XX. mendea iristean anarkismoak hartuko du indar gehien, batez ere nekazalguneetan. Euskal Herrian, aldiz, sozialismoak arrakasta handiagoa izango du.

Marxismoa Europan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendea bigarren erdialdean, munduko langileen ordezkariak bilera batean bildu ziren Europan, Lehenengo Internazionala. Bilera honetan langileen baldintzei buruz hitz egin zuten eta langileen eskubideen eta hauen alde elkarrekin borrokatzeko helburua zuten. Baina 1914. urtean. Lehen Mundu Gerra iritsi zen, eta langileak baztertuta gelditu ziren eta gerrari eman zitzaion garrantzi osoa. Hiru urte beranduagoa, 1917. urtean Errusian Marxen ideiak asko zabaldu ziren eta ondorioz Errusiako Iraultza eman zen. Iraultzak marxismoan zatiketa bat eragin zuen, alde batetik, marxista erradikalenek komunismoa sortu zuten eta moderatuak, sozialismoaren alde egin zuten. Ondorioz, hainbat alderdi komunista sortu ziren eta Errusian Vladimir Leninen diktadura ezarri zen, Marxen ideiak jarraituz. Aldi berea, Europan faxismoa garatzen hasten da eta hainbat diktadura ezarriko dira: Adolf Hitler edo Benito Mussolini, besteak beste.

Lehen Internazionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Langileen Erakunde Internazionala edo Lehen Internazionala herrialde desberdinetako langileak batzen saiatu zen lehen erakunde handia izan zen.

Londresen eratu zen 1864 urtean; hasiera batean sindikalista ingelesak, anarkista eta sozialista frantsesak eta italiar errepublikarrak batu zituen. Bere helburuak Europako zein beste herrialde batzuetako langileriaren antolakuntza politikoa lortzea zen, arazo komunak aztertzeko eta horiei soluzioak aurkitzeko foro bat sortzeaz gain. Karl Marx eta Friedrich Engelsek Internazionalean ere kolaboratu zuten. Parisko Komunan sortutako Marx eta Bakuninen arteko tentsioek marxista eta anarkisten arteko haustura ekarri zuen.

1872an Internazionaleko Konzejua Londresetik New Yorkera aldatzen da, Parisko Komunaren porrota ikusita Europan eman zen erantzun kontrairaultzailearen ondorioz. Komunak lortu zituen gauzen artean, langileen boterea hartzea, diputatuek eta langileek berdina kobratzea, Eliza eta Estatua banatzea, eta abar izan ziren. Azkenik, Internazionala 1876an banandu zen.

Bigarren Internazionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1889an (Frantziako Iraultzatik 100 urte igaro zirela ospatuz) Bigarren Internazionala ezartzen da, korte sozialdemokratakoa; 1916ra arte iraun zuen.

Marx eta Bakuninen arteko desberdintasunen ondorioz, langile mugimenduan gertatu den haustura handiena gertatu zen marxista eta anarkisten artean; gauzak horrela, marxistek anarkistak kanporatu zituzten internazionaletik. Anarkistek beraz, Saint-Imier Internazional anarkista eratu zuten.

Inperialismoa eta Lehenengo Mundu Gerraren iritsierarekin, patriotismoak klase guztietara iritsi zen; Internazionalaren barruan Jean Jaurès bezalako gutxik egiten dute gatazkaren kontra. Bestalde, Errusiako Iraultzaren arrakastak boterera iristeko bide berriak ireki zituen, marxista-leninistak.

Hirugarren Internazionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiara komunismoa iristean, 1918an Hirugarren Internazionala, Komitern edo Internazional Komunista bezala ezagutzen dena sortu zen. Hirugarren Internazionalaren burua Vladimir Lenin zen eta bere helburua munduko alderdi komunista guztiak gidatzea zen. Moskuko sobietar batasunaren zerbitzura zegoen. 1989an banatu zen.

IV Internazionalaren ikurra.

Laugarren Internazionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beranduago, Leninen heriotza eta Stalinen zuzendaritzaren ondoren, langile klase errusiarraren eta Komiternaren burokratizazioaren ondorioz, Internazional berri bat sortzeko beharra ikusi zen. Laugarren Internazionala beraz, Leon Trotskik sortu zuen 1938an. 1953an zatiketa handi bat izan zuen, baina lortu zuten aurrera ateratzea. Hala ere, 1963an banatu zen beste arazo batzuek ondorioz.

Borroka metodoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Langileen Nazioarteko Eguna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maiatzaren batean ospatzen da, Haymarket, Chicagon 1886ko maiatzaren 1ean hil zituzten langile anarkisten omenez (Haymarket afera). Egun hartan hasi zen Estatu Batuetan greba orokorra 8 orduko lanaldiak lortzeko helburuarekin. Gaur egun, maiatzaren 1ean langile alderdi eta sindikatuek manifestazio eta mitinak antolatzen dituzte.

Langileen mugimendua munduan zehar

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Los anarquistas y el movimiento obrero: la alborada de la Idea en Chile, 1803-1915 - Universidad de Chile» www.uchile.cl (Noiz kontsultatua: 2019-05-23).
  2. «Langile-mugimenduak: sindikatuak» industrializazioa.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]