JONS: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
9. lerroa: 9. lerroa:
==Erreferentziak==
==Erreferentziak==
{{erreferentzia_zerrenda}}
{{erreferentzia_zerrenda}}
==Bibliografia==

02:22, 10 otsaila 2018ko berrikusketa

Ofentsiba Nazional-Sindikalisten Batzordeak (jatorriz gaztelaniaz, Junta Ofensiva Nacional-Sindicalista, laburtuta JONS) espainiar talde faxista txiki baina bortitza izan zen, Onésimo Redondok eta Ramiro Ledesmak 1931ko urrian sortua. Uztarria eta geziak ziren haien ikurra.[1][2] 1934ko otsailean, ahuleziak jota, JONSek José Antonio Primo de Rivera aristokratikoaren Falangerekin bat egitea erabaki zuten.[3]

Sorrera

1931ko abuztuan, Onésimo Redondo Juntas Castellanas de Actuación Hispánica sortu zuen, Valladoliden oinarritua. Gaztela Zaharreko balioak, indarkeria eta gizarte justizia aldarrikatzen zituen talde hori, baina, indarkeria zurrunbilo batean sartu arren, ahula zen. Ramiro Ledesmaren La Conquista del Estado talde faxistari erreparatu zion orduan eta, 1931ko urrian, Madrilen eta Zaragozan Ledesmarekin hainbat aldiz bilduta, bi taldeek bat egin zuten. 1931ko azaroaren 31n aurkeztu zutenean, CNTren kolore gorri-beltzak hartu zituzten, eta Errege Katolikoen uztarri eta geziak.[4]

Talde antidemokratiko, inperalista zen, Gibraltar, Maroko eta Aljeria Espainiarentzat aldarrikatzen zituena, baita "alderdi anti-nazional, marxisten suntsipena" ere.[4] Horretarako, miliziak sortu behar zituzten, "indarkeria gorriari indarkeria nazionalistaz eraso egiteko". Ledesma Ramosek zioenez, zilegi zen indarkeria eta beharrezkoa zen italiar Squadri Fascistien moduko miliziak sortzea, altxamendua prestatu eta estatu kolpea emateko.[4]

Bilakaera

Erreferentziak

  1. Preston, Paul. 2013, 533. or.
  2. Preston, Paul. 2013, 45. or.
  3. Preston, Paul. 2013, 62. or.
  4. a b c Preston, Paul. 2013, 44-45. or.

Bibliografia