Thar basamortua: berrikuspenen arteko aldeak
46. lerroa: | 46. lerroa: | ||
[[Kategoria:Indiako geografia]] |
[[Kategoria:Indiako geografia]] |
||
[[Kategoria:Indiako ingurumena]] |
[[Kategoria:Indiako ingurumena]] |
||
[[Kategoria:Rajastan]] |
19:00, 21 otsaila 2018ko berrikusketa
Thar basamortua | |
---|---|
थार मरुधर | |
Eskualdea | India Pakistan |
Koordenatuak | 26°59′04″N 71°00′06″E / 26.984444444444°N 71.001666666667°E |
Eremua | 200.000 km²[1] |
Luzera | 805 km |
Zabalera | 405 km |
Punturik garaiena | (457 m) |
Punturik beherena | (61 m) |
Tenperatura gorena | 52,8 ºC |
Prezipitazioa | 127-254 mm/ur |
Thar basamortua[2] (rajasthaneraz: थार मरुधर; hindiz: थार मरुस्थल; urduz: صحراےَ تھر; sindhiz: ٿر ريگستان) Indiako ipar-mendebaldearen eta Pakistango ekialdearen artean hedatzen den basamortua da. Iparraldean Sutlej ibaiak, ekialdean Indus ibaiak, hegoaldean Kutch-eko Rann laku gaziak (Kutch-eko Rann Handia eta Kutch-eko Rann Txikia) eta ekialdean Aravalli mendiek mugatzen dute desertua.
Ezaugarriak
Thar desertuak Indian 805 kilometroko luzera eta 485 kilometrotako zabalera du, Pakistango zatiak aldiz Cholistan izena hartzen du eta 16000km²-ko azalera du.. Areazko dunak ditu eta landaretza oso urria eta sakabanatua da. Punturik altuena Aravalli mendien mugan du, 457 metroko altuera, eta punturik baxuena aldiz Kutcheko Rann aintziran, 61 metro. Prezipitazio urria eta guztia montzoi garaiko ekaitzetan iristen dena, urteko 250mm gehienez.
Ekonomia
Laborantza (garia, garagarra, kotoia, azukre kanabera), abere hazkuntza (behi eta gamelu aziendak) eta lurpeko aberastasunen ustiakuntza (gatz, marmol eta zilar hobiak) dira ekonomia jarduera nagusiak[3].
Erreferentziak
- ↑ La Gupta, Mohan. (2008). Rajasthan Jyankosh. Jodhpur: Jojo Granthagar, 69 or. ISBN 81-86103-05-8..
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thar basamortua |