El Lute: camina o revienta: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
± 2 kategoria HotCat bitartez
24. lerroa: 24. lerroa:
[[Kategoria:Hilketei buruzko filmak]]
[[Kategoria:Hilketei buruzko filmak]]
[[Kategoria:Biografia filmak]]
[[Kategoria:Biografia filmak]]
[[Kategoria:Espainian girotutako filmak]]
[[Kategoria:Extremaduran girotutako filmak]]
[[Kategoria:XX. mendean girotutako filmak]]
[[Kategoria:1960ko hamarkadan girotutako filmak]]

14:34, 6 abendua 2018ko berrikusketa

Txantiloi:Film infotaula automatikoa El Lute: camina o revienta (euskaraz El Lute: habil edo lehertu) 1987ko Vicente Aranda espainiar zinema zuzendariaren drama biografia filma bat da. 1960ko hamarkadako Eleuterio Sánchez espainiar gaizkile eta iheslariaren biografian oinarritua dago. Imanol Arias, Victoria Abril, Antonio Valero, Carlos Tristancho, Diana Peñalver, Arturo López, Margarita Calahorra, José María Escuer, Paco Racionero, Ramón Reparaz, Manuel Zarzo, Luis Barbero, Alicia Agut eta Francisco Piquer aktoreek antzeztu zuten.

1988an El Lute II: mañana seré libre ("El Lute II: bihar aske izango naiz") izeneko jarraipena izan zuen. Bi filmeen artean bederatzi Goya Sarien izendapenak jaso zituzten, nahiz eta bat bera ere irabazi ez izan.

1987ko Donostiako Zinemaldian lehiatu zen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1960an, katxarrero ibiltari familia bat Extremaduran harat-honata dabil. Bizimodu latza darama, ondorioz ama hilko da. Semeak, Eleuterio Sánchez Rodríguez, "El Lute" (Imanol Arias), oilo batzuk lapurtu eta sei hilabeteko espetxe zigorra jasoko du. Handik urte batzuetara, 1965an, Madrilgo bitxi-denda batean beste lapur batzuekin batera burututako lapurretan dendako zaindaria hil eta atxilotu izatean, tortura latzen ondoren heriotza zigorra jasoko du. Halere, heriotza zigorra barkatu eta bizi guztirako zigorrarengatik aldatua izango da, baina espetxera daramatela, El Lutek ihes egitea lortuko du. Une hartatik aurrera, Guardia Zibila atzetik izango du.

Aktoreak


Zinema Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.