Molekula: berrikuspenen arteko aldeak
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{Vikidia\|.*\}\} +) |
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Fisika eta Kimika}}) |
||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
{{HezkuntzaPrograma}} |
{{HezkuntzaPrograma|Fisika eta Kimika}} |
||
19:29, 3 urtarrila 2019ko berrikusketa
Kimikan, molekula deitzen zaio bi atomo edo gehiagoz osatuta dagoen egiturari. Atomo horiek lotura kimiko sendoen bidezko antolamendu definitua dute, elektrikoki neutroa eta aski egonkorra dena.[1][2][3][4][5][6] Kimika organikoan eta biokimikan, molekula terminoak ez dauka esanahi hain hertsia, eta askotan molekula organiko kargatuei eta biomolekulei ere aplikatzen zaie. Zentzu hertsian, molekulak eta ioi poliatomikoak bereiztu egiten dira.
Molekularen egitura hobeto ezagutu ahala, definizio hau aldatzen joan da. Aurreko definizioak zehazgabeagoak ziren: substantzia kimikoen konposizio eta propietate kimikoak atxikitzen zituen partikularik txikienatzat hartzen zen molekula.[7] Definizio hau sarritan ez zen betetzen, eguneroko substantzia asko (esaterako, hainbat arroka, gatz edo metal), ez baitaude molekulaz eginak.
Gasen teoria zinetikoan, molekula terminoa edozein gas-partikuletarako erabiltzen da, bere osaera kontuan hartu gabe.[8] Definizio honek badauka desabantaila bat: gas nobleak ere molekulak izango lirateke, loturarik gabeko atomo bakunez osatuta baitaude.*
Ikus, gainera
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Molekula |
Erreferentziak
- ↑ IUPAC
- ↑ Pauling, Linus. (1970). General Chemistry. New York: Dover Publications, Inc. ISBN 0-486-65622-5..
- ↑ Ebbin, Darrell, D.. (1990). General Chemistry. (3. argitaraldia) Boston: Houghton Mifflin Co. ISBN 0-395-43302-9..
- ↑ Brown, T.L.. (2003). Chemistry – the Central Science. (9. argitaraldia) New Jersey: Prentice Hall ISBN 0-13-066997-0..
- ↑ Chang, Raymond. (1998). Chemistry. (6. argitaraldia) New York: McGraw Hill ISBN 0-07-115221-0..
- ↑ Zumdahl, Steven S.. (1997). Chemistry. (4. argitaraldia) Boston: Houghton Mifflin ISBN 0-669-41794-7..
- ↑ Molekularen definizioa (Frostburg State University)
- ↑ Ikus [1]