Dom Pérignon: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Puntu eta koma batzuk jarri. Testua koherenteagoa izateko eta hobeto irakurtzeko.
12. lerroa: 12. lerroa:


== {{lang|fr|''Chanpenoise''}} metodoa ==
== {{lang|fr|''Chanpenoise''}} metodoa ==
Historialariak Dom Pérignon {{lang|fr|''chanpenoise''}} metodoaren topatzailea izan ote zen ala ez adosteko ez datoz bat, halere, gehienek Hautvilliers abadian sortu zela eta Pierren eskutik jada usadiozkoa den edari goxoa honi hasiera eman zitzaiola ontzat jo ohi dute. Hain zuzen ere eta pentsamolde honen aldaera ezberdinak adierazteko, ondorengo loturetan jatorriarekiko iritzi ezberdinak agertzen dira.
Historialariak Dom Pérignon {{lang|fr|''chanpenoise''}} metodoaren topatzailea izan ote zen ala ez adosteko ez datoz bat, halere, gehienek Hautvilliers abadian sortu zela eta Pierren eskutik jada usadiozkoa den edari goxoa honi hasiera eman zitzaiola ontzat jo ohi dute. Hain zuzen ere eta pentsamolde honen aldaera ezberdinak adierazteko. Ondorengo loturetan, jatorriarekiko iritzi ezberdinak agertzen dira.


== Ikus gainera ==
== Ikus gainera ==

14:44, 10 ekaina 2019ko berrikusketa

Dom Pérignonen irudia.

Dom Pierre Pérignon (1638ko abendua/1639ko urtarrila, Sainte-Menehould, Frantziako Erresuma - 1715eko irailaren 14a, Hautvillersko San Petriren abadia) frantziar beneditar fraide bat izan zen. Frantziako Champagne eskualdean jaio zen eta gaur egun oso ospetsua den xanpaina (irakindako ardo aparduna) ekoizteko metodoaren sortzailetzat jo ohi da.

Fraide honen izenarekin gaur egun aski ezaguna den Moët & Chandon etxeko Dom Pérignon xanpaina izendatu zen.

Bizitza

1657an Pierrek 19 urte zituela, Verdun udalerriko Saint-Vanne et Saint-Hydulphe beneditar kongregazioan fraide sartzea erabaki zuen. Ondoren eta 1668. urtean zehar Hautvillers udalerrian dagoen Hautvillersko San Petriren abadiara lekualdatu zen. Bertan hil arteraino bizi eta abadiako sotoaren ardura izan zuen (hain zuzen ere, ardo ekoizpena gorde ohi zen lekua). Bere administrazioaren pean abadiak aurrera egin eta bere ardo ekoizpena bikoiztu egin zuen. Bere ohorez eta bere familiari zioten begirunea zela eta, senideak hiltzean, Dom Pérignondarrak abadeentzat bakarrik gordeta zegoen komentuko lursail batean ehortzi zituzten.

Kondairak

Pierrek, beharbada nahi gabe, chanpenoise metodoa sortzean eta sotoan gordeta zegoen botiletako ardoa dastatzean bere ingurukoei deituz honakoa erran omen zuen: Zatozte berehala, izarrak edaten ari naiz eta!, hain zuzen ere, ardoaren irakiteak sortutako burbuilei aipamen eginez.

Chanpenoise metodoa

Historialariak Dom Pérignon chanpenoise metodoaren topatzailea izan ote zen ala ez adosteko ez datoz bat, halere, gehienek Hautvilliers abadian sortu zela eta Pierren eskutik jada usadiozkoa den edari goxoa honi hasiera eman zitzaiola ontzat jo ohi dute. Hain zuzen ere eta pentsamolde honen aldaera ezberdinak adierazteko. Ondorengo loturetan, jatorriarekiko iritzi ezberdinak agertzen dira.

Ikus gainera