Eisteddfod: berrikuspenen arteko aldeak
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-== Kanpo loturak == +== Kanpo estekak ==) |
t Autoritate kontrola jartzea |
||
23. lerroa: | 23. lerroa: | ||
== Kanpo estekak == |
== Kanpo estekak == |
||
{{commonskat}} |
|||
* {{cy}}{{en}}[http://www.eisteddfod.org.uk/ Eisteddfod Jaialdi Nazionalaren webgunea] |
* {{cy}}{{en}}[http://www.eisteddfod.org.uk/ Eisteddfod Jaialdi Nazionalaren webgunea] |
||
{{autoritate kontrola}} |
|||
[[Kategoria:Galesa]] |
[[Kategoria:Galesa]] |
13:27, 27 azaroa 2019ko berrikusketa
Eisteddfod (pluralean, eisteddfodau) galeserazko kultur jaialdia da, literatura eta musikaren ingurukoa eta lehiaketaren modukoa, poesia izanda arlo nagusia.
Lehenengo aztarnak XII. mendekoak dira. Gaur egun, Galesen urtero antolatzen dute jaialdi nazional moduan, eta herrialdetik kanpo ere tokian tokiko ekitaldiak burutzen dute.
Historia
1176an Cardigan/Aberteifi hirian jaialdi honen lehendabiziko ekitaldi erregistratuta burutu zuten.
Jaialdi nazionala
Jaialdi nazionala, hau da, Galesko Eisteddfod Nazionala (ingeleraz "National Eisteddfod of Wales", galeseraz "Eisteddfod Genedlaethol Cymru" eta euskaraz Galesko Eisteddfod Nazionala) Galesen urtero antolatzen dute abuztuaren lehenengo astean, horretako tartekatuz herrialdeko iparralde eta hegoaldearen hiriak.
Europako poesia eta musika jaialdirik handiena da. Adibidez, 2006ko ekitaldian 6.000 pertsona inguruk lehiatu zuen, 150.000 ikus-entzuleren aurrean, Denbigh/Dinbych hirian izan zela.
Nazioarteko jaialdia
Nazioarteko jaialdia ("International Eisteddfod" edo "Eisteddfod Ryngwladol") Llangollen hirian (Denbighshire/Sir Ddinbych) urtero antolatzen dute 1947tik, beti ere uztailean.
Beste batzuk
Argentinako Patagonian jaialdi hau antolatzen dute hiri batean baino gehiagotan Chubuteko probintzian: Gaiman-en irailero gazte-ekitaldia, Chubuteko Eisteddfod nagusia Trelew-n urrian eta beste urteroko jaialdi bat Trevelin-en.
Australian eta Idahon (AEB) ere ekitaldiak egiten dituzte.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Galeseraz)(Ingelesez)Eisteddfod Jaialdi Nazionalaren webgunea