Neurketa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
20. lerroa: 20. lerroa:


[[Kategoria:Metrologia]]
[[Kategoria:Metrologia]]
[[Kategoria:Ustea]]

13:53, 3 ekaina 2020ko berrikusketa

Erregelak neurketarako ohiko tresnak dira

Neurketa objektu eta fenomenoen propietate behagarri baten estimazio kuantitatiboa, neurria alegia, burutu eta zehaztea da. Neurria patroitzat hartzen den unitate eta neurtu nahi den propietatearen arteko konparaziotik eratortzen den ratioaren bidez adierazten da. Adibidez, objektu baten luzeraren neurketa hasiera eta amaierako puntuen arteko tartea eta luzerarako neurtze-unitate estandarren arteko konparatzean datza. Unitate bat adostasunez ezarri behar da neurketarako erreferente bera erabiltzen dela ziurtatzeko. Adostasun eta hitzarmenez erabakitako unitateen multzoa unitate sistema da. Neurriak, gehienetan, zenbaki errealen bidez agertzen dira baina noizbait zenbaki konplexuak erabili beharra dago (inpedantzia elektrikoaren kasuan). Zenbakiarekin batera neurketetan konparazioan erabili den unitatearen laburdura ere jarri beharra dago.

Bestalde, neurketak errore-maila bat izaten duenez, neurketa batzuen adierazpenetan errore-tarteak ere azal daitezke. Erroreen kontrola eta neurketak nola burutu behar diren aztertzen dituen zientzia-arloa metrologia da.

Ikus, gainera

Kanpo estekak