Bununera: berrikuspenen arteko aldeak
+sortu |
(Ez dago alderik)
|
12:44, 30 abuztua 2021ko berrikusketa
Bununera | |
---|---|
Bunun | |
Datu orokorrak | |
Hiztunak | ama-hizkuntza: 38.000 (2002) |
UNESCO sailkapena | 2: kaltebera |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza Austro-Tai hizkuntzak austronesiar hizkuntzak Formosan (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | hizkuntza eranskaria |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | bnn |
Ethnologue | bnn |
Glottolog | bunu1267 |
Wikipedia | bnn |
UNESCO | 2029 |
IETF | bnn |
Bununera (autonimoa bunun) Taiwan uhartean kokatzen den Bunun herriak hitz egiten duen hizkuntza da. Formosar hizkuntza-familiako kide da, zeintzuk geografikoki Austronesiar hizkuntza gisa sailkatzen diren. Bost dialekto ditu: Isbukun, Takbunuaz, Takivatan, Takibaka eta Takituduh. Isbukun dialektoa da hiztun gehien dituena eta Taiwan hegoaldean hitz egiten da gehienbat. Takbunuaz eta Takivatan dialektoak aldiz, uhartearen erdialdean mintzatzen dira gehienbat. Takibaka eta Takituduh iparraldeko dialektoak dira. 1970. urtera arte hizkuntza seigarren dialekto bat zuen, Takipulan izenekoa, gaur egun desagertua dena.
Saaroa eta Kanakanavu herriek, zeinak Bunun herriarekin lurrak partekatzen dituzten herri txikiagoa diren, bununera hartu dute haien hizkuntzatzat.