Boloniako sarraskia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Aldatua: fi:Bolognan pommi-isku
24. lerroa: 24. lerroa:
[[eo:Masakro de Bolonjo]]
[[eo:Masakro de Bolonjo]]
[[es:Matanza de Bolonia]]
[[es:Matanza de Bolonia]]
[[fi:Bolognan verilöyly]]
[[fi:Bolognan pommi-isku]]
[[fr:Attentat de la gare de Bologne]]
[[fr:Attentat de la gare de Bologne]]
[[he:טבח בולוניה]]
[[he:טבח בולוניה]]

23:18, 2 abendua 2008ko berrikusketa

Eztandak sortutako kalteak

Bolognako Sarraskia 1980ko abuztuaren 2an Bolognako (Italia) tren geltokian burututako atentatua izan zen. 85 lagunek bizia galdu zuten eta zaurituak berrehundik gora izan ziren.

Lehen uneetan Francesco Cossigak zuzendutako Gorbernuak eta poliziak istripua izan zela adierazi zuten arren, ondoren ardura Brigada Gorriei egotzi zieten. Hala ere, denborarekin atentatu hau talde faxista beltzek burutu zutela onartu zen. Hauek, Italiako Alderdi Komunista boterera irits zitekeela ikusirik, tentsioaren estrategia delakoa jarraitu zuten, desordena sortuz gizartean gobernu eskuindar autoritario baten beharra sortzeko helburuarekin.

Ekinbide judizial luzeen ondoren, 1995eko azaroaren 23an atentatuaren egileak bizi osorako zigortu zituzten: Valerio Fioravanti eta Francesca Mambro neofaxistak. Hauek bere burua beti errugabetzat jo zuten. Beste hainbat pertsona ere zigortu zituzten pista faltsuak emateagatik.

Hainbat taldek, atentatu honen atzean Italiako estatuko aparatuek eta NATOko egiturek osatutako Gladio egitura sekretua zegoela defendatzen dute [1].

Bolognako tren geltokian, hildakoen omenez, ondokoa jartzen du: "vittime del terrorismo fascista".

Erreferentziak

  1. Secret agents, freemasons, fascists... and a top-level campaign of political 'destabilisation', The Guardian, 1990ko abenduaren 5a

Kanpo loturak