Lasa eta Zabalaren hilketa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Irudi:Lasa eta Zabala gogoratuz.jpg|thumb|250px|Lasa eta Zabalaren desagerpenaren 25. urteurrena gogoratzeko kontzentrazioa, [[Tolosa]]n. Manifestariek bi hildakoen erretratuak daramatzate.]]
[[Irudi:Lasa eta Zabala gogoratuz.jpg|thumb|250px|Lasa eta Zabalaren desagerpenaren 25. urteurrena oroitzeko elkarretaratzea, [[Tolosa]]n. Manifestariek bi hildakoen erretratuak daramatzate]]
'''Lasa eta Zabalaren hilketa''', [[gerra zikina]]ren gertakari entzutetsu eta gogorrenetakoa izan zen. [[PSOE]]ren gobernuak antolatu eta zuzenduriko [[GAL]] erakundearen lehen ekintza honetan, [[Joxean Lasa]] eta [[Joxi Zabala]] gazte [[tolosa]]rrak bahitu, modu bortitz batean torturatu, tiroz hil eta kare bizian lurperatu zituzten.
'''Lasa eta Zabalaren hilketa''', [[gerra zikina]]ren gertakari entzutetsu eta gogorrenetakoa izan zen. [[PSOE]]ren gobernuak antolatu eta zuzenduriko [[GAL]] erakundearen lehen ekintza honetan, [[Joxean Lasa]] eta [[Joxi Zabala]] gazte [[tolosa]]rrak bahitu, bortizki torturatu, tiroz hil eta kare bizitan lurperatu zituzten.


== Gertakariak ==
== Gertakariak ==
12. lerroa: 12. lerroa:


== Epaiketa ==
== Epaiketa ==
Lasa eta Zabalarena, espainiar epaitegietara iritsi den gerra zikinarekin loturiko kasu bakarrenetakoa izan zen. Kasu honetan zigortutakoen artean, [[Enrique Rodriguez Galindo]] guardia zibila eta [[Julen Elgorriaga]] orduko [[Gipuzkoa]]ko gobernadore zibila eta [[PSOE]]ko kidea zeuden. Espetxe zigorrak gogorrak izan ziren arren (guztira, 365 urte), erantzule guztiak aske daude gaur egun.
Lasa eta Zabalarena, espainiar epaitegietara iritsi den gerra zikinarekin loturiko kasu bakarrenetakoa izan zen. Kasu honetan zigortutakoen artean, [[Enrique Rodriguez Galindo]] guardia zibila eta [[Julen Elgorriaga]] orduko [[Gipuzkoa]]ko gobernadore zibila eta [[PSOE]]ko kidea zeuden. Espetxe zigorrak gogorrak izan ziren arren (guztira, 365 urte), erantzule guztiak aske daude gaur egun.

== Ikus, gainera ==
* [[Gerra zikinaren kronologia]]


== Kanpo loturak ==
== Kanpo loturak ==

19:36, 7 abendua 2008ko berrikusketa

Lasa eta Zabalaren desagerpenaren 25. urteurrena oroitzeko elkarretaratzea, Tolosan. Manifestariek bi hildakoen erretratuak daramatzate

Lasa eta Zabalaren hilketa, gerra zikinaren gertakari entzutetsu eta gogorrenetakoa izan zen. PSOEren gobernuak antolatu eta zuzenduriko GAL erakundearen lehen ekintza honetan, Joxean Lasa eta Joxi Zabala gazte tolosarrak bahitu, bortizki torturatu, tiroz hil eta kare bizitan lurperatu zituzten.

Gertakariak

1983ko urriaren 17an, kalez jantzitako espainiar guardia zibilek Joxean Lasa eta Joxi Zabala euskal errefuxiatuak bahitu zituzten Baionan (Lapurdi), haien lagun batek utzi zien autora sartzear zeudenean. Isilpean, Donostiara eraman zituzten bahitutako gazteak, eta gobernuaren jabego zen etxe batean sartu zituzten, guardia zibilen eskuetan betiere. Denbora luzez, bi gazte tolosarrak krudelki torturatu zituzten. Operazioaren antolatzaileek, informazio helburuak betetzat eman zituztenean, Lasa eta Zabalaren hilketa agindu zuten. Horretarako, Alacanteko Busot udalerrira eraman zituzten. Bertan, beren hilobiak eginarazi zizkieten bi gazteei, eta ondotik, buruan tirokatuz hil zituzten. Azkenik, guardia zibilek kare bizia erabili zuten hilobia estaltzeko, gorpuen deskonposaketa azkartze aldera, ahalik eta zantzu gutxien gera zedin. Hilketa bikoitza, antza denez, 1984ko urtarrilaren 20aren inguruan gauzatu zen, egun hartan, Alacanteko SER irratian GALen izenean hilketa aldarrikatzen zuen dei bat jaso baitzuten.

Hobia aurkitu zuten Busot herriaren kokalekua

Gorpuak handik urtebetera topatu zituen ingurutik zebilen ehiztari batek. Hala eta guztiz ere, gorpuak ez ziren 1995. urtera arte identifikatuak izan, hamar urte luze deposituan eman ostean. Identifikazioaren ondotik, estatuak bahitu egin zituen bi gorpuak, familiari berari azken agur bat ematea debekatzeraino. Debekua bete zedin bermatzeko, polizia ezberdinek bortizkeria handiz jokatu zuten; Hondarribiako aireportuan lehenik, gorpuei harrera egitera joan ziren herritarren aurka oldartu zirenean, eta Tolosako kanposantuan ondoren, Ertzaintzako kideek Lasa eta Zabalaren senitarteko eta lagunak erasotu zituztenean.

2008ko urriaren 18an, Tolosako herrian ere, istilu larriak errepikatu ziren Madrileko Audientzia Nazionalaren Baltasar Garzon epailaren aginduz, Ertzaintzak Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren aldeko omenaldi bat indarrez galerazterakoan.

Zenbait herritar zauritu eta 6 atxilotu suertatu ziren gertakarietan. Gerla zikinaren bi biktimen senideek eta herritarrek gogor salatu zuten omenaldia horrela zapuztea, "Joxi eta Joxeanen hiletako irudiak errepikatu" zirela esanez. Jarraian argi utzi nahi izan zuten "armen, atxiloketen eta jazarpenaren bidez ez dutela lortuko herri honen historia isiltzerik, ez dutela Joxi eta Joxeanen oroimena ezabatzerik lortuko".

Epaiketa

Lasa eta Zabalarena, espainiar epaitegietara iritsi den gerra zikinarekin loturiko kasu bakarrenetakoa izan zen. Kasu honetan zigortutakoen artean, Enrique Rodriguez Galindo guardia zibila eta Julen Elgorriaga orduko Gipuzkoako gobernadore zibila eta PSOEko kidea zeuden. Espetxe zigorrak gogorrak izan ziren arren (guztira, 365 urte), erantzule guztiak aske daude gaur egun.

Ikus, gainera

Kanpo loturak