Adats

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ilajedun gizona.

Adatsa buruko ileen multzoa, bereziki luzea dena.[1] Gizakietan, bizkarrean erortzen den ile luze etzaneko multzoa da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hebrearrek ile luzeak zeramatzaten eta apaizek bakarrik mozten zituzten. Antzinako greziarrek ere oso luzeak eramaten zituzten eta kopetan kizkurtzen zituzten tupe (koinbioi) bat osatuz. Emakumeei dagokienez, oso orrazkera konplikatua eta nagusiki artistikoa erabiltzen zuten, Erekteionen indusketetan aurkitutako zurezko estatua arkaikoetan ikusgaia denez.

Antzinako erromatarrek ile luzeak eraman zituzten k.a. 299ra arte, baina, ondoren, motzak eraman zituzten, eta ile luzeak, emagizontze seinale bihurtu ziren.

Galiar eta frankoen artean, ile luzeak noblezia esan nahi zuen. Germaniar herri askok, bere ile luzeak, buruaren atzeko txirikorda batean lotzen zituzten. Euren artean, antzinako beste herri batzuetan bezala, buru kaskar bat esklabotzaren seinalea izaten zen, eta hortik dator Wamba erregearen abdikazioa, jakina denez, lo zegoela ileak moztu baitzizkioten.

Frantzian, ile luzeak eraman zituzten Frantzisko I.aren erregealdiraino, eta honek, buruko zauri bat sendatzeko asmoz, motzak eramateko moda sartu zuen. Luis XIII.ak moda honekin amaitu zuen, gero, Luis XIV.aren erregealdian garapen handia lortu zuten ileordeen erabilera sartu zuelarik. Luis XV.aren garaian, hautseztatutako ileordeen eta koletaren erabilera hasi zen, XVIII. mendearen amaiera arte erabiltzen zena, garai honetan, Titoren orrazkera Erromako oroitzapen klasikoen omenez agertu zelarik, eta jarraian, moda bezala jarri ziren gaur egun erabiltzen diren orrazkera ezberdinak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. Adats. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.