Erekteion

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Erekteion
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Ἐρέχθειον
Erechtheum1.JPG
Erekteion, hegoaldetik.
Kokapena
kokapenmapa
Helbidea Atenasko Akropolia
Koordenatuak 37° 58′ 20″ N, 23° 43′ 35″ E / 37.972096°N,23.726472°E / 37.972096; 23.726472Koordenatuak: 37° 58′ 20″ N, 23° 43′ 35″ E / 37.972096°N,23.726472°E / 37.972096; 23.726472
Parameter 37.972096 eta 37.972109,23.726472 eta 23.726408 is an invalid value of "latitude,longitude".
Historia eta erabilera
Jabea politics of Greece Itzuli
Dedikazioa Atena
Poseidon
Zeus
Arkitektura
Arkitektoa Mnesikles Itzuli
Fidias
Materiala(k) haitzurdin pentelikoa
Estiloa Greziar arkitektura
Joniar ordena
Gizateriaren ondarea
Irizpidea (i), (ii), (iii), (iv) eta (vi)
Erreferentzia 404-004
Eskualdea[I] Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea 1987 (XI. bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Erekteion (grezieraz Έρέχθειον, Erechtheion) antzinako greziar tenplu bat da, Atenasko Akropoliaren iparraldean kokatua, benetan aipagarria haren itxura dotore eta ezohikoa dela-eta.

Izena Eriktonio greziar heroitik datorkio, bera gurtzeko tenplua baitzen. Batzuen ustez Erekteo I.a erregearen tenplua izan daiteke, inguruan lurperatuta omen dagoelako. Hala ere, sarri Erekteo I.a eta Eriktonio nahastu eta sinkretizatu egiten ziren. Baliteke egungo tenplua antzinako baten berreraikuntza izatea, pertsiarrek K. a. 480an suntsitua.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erekteion, xehetasuna.

Gaur ikusten dugun tenplua K. a. 421 eta K. a. 406 urteen artean eraiki zen. Inguruko hinbat gune sakratu mantendu izanagatik, tenplu honek ezohiko antolaketa konplexua du. Barruan areto ugari ditu: lehenengokoa pronaos da, aldeetan zabaldua dagoena. Bigarrena naos edo cella da, guztiz itxita dagoena eta tenplua eskainita zegoen jainkoa edo jainkosaren estatua zuena. Eta azkena opistodomos da, jainkoaren altxorra zuena. Tenpluak dituen zutabe kopuru eta euren kokapenaren arabera, horrela sailka dezakegu tenplu hau: hexastiloa da, ate nagusian sei zutabe dituelako. Atzeko atean, berriz, lau ditu, eta beraz, tetrastiloa da. Beraz, zutabeak dituenez aurrean eta atzean anfiprostiloa da ere. Gainera, sei zutabe (lau aurrean eta beste bi atzean) dituzten bi atari ditu, bakoitzak tenpluaren alde batean.

Tenplu hau joniarra da, hau da, bi boluta ditu kapitelean. Gainera, nahiko zutabe mehe eta garaiak dira doriarrarekin konparatuz, eta askoz finagoa ere, bestea gizonezkoan oinarrituta zegoelako eta beraz oso sendoa zen. Krepisaren ondoren, bi moldura dituen harroina du eta ondoren atal bakarreko zutabea (doriarrak ez zuen harroinik eta gainera zutabea ataletan banatuta zegoen). Gainera, zutabean zehar ildaxka biziak ditu, artelanari arintasuna emateko. Zutabeak oinarrian kapitelean baino lodiagoak dira arkitektoak akats bisualekin jolastuko zuelako. Lehen aipaturiko boluten gainean, hiru bandetan banaturiko arkitrabea du. Eraikinaren aldearen arabera, frisoan hutsunerik gabe apaindua dagoela ikus dezakegu, baina bere garaian, guztiz beterik zegoen. Frisoaren gainean tinpano batez inguratuta egongo zen frontoia egon zelaren aztarnak daude, suntsiturik dago eta. Frontoi hau dekorazio eskultorikoz edo goi-erliebez egongo zen dekoratuta.

Tenplua arkitrabatua da, hau da, sabaian lerro horizontal eta bertikalak topatzen dira sare-antzeko bat osatuz. Garaiko arkitektoek ez zituzten arkuak eta gangak erabiltzen eta horregatik zerabilten eraikuntza sistema hau. Horizontaltasuna bertikaltasuna baino gehiago nabarmentzen da, eta aldearen arabera bao edo murruak. Marmolez, eta beraz harriz, eginda dago.

Tenpluetara ezin zen inor sartu, apaizak izan ezik, eta jainkoa edo jainkosa gurtzeko kanpoaldetik egin behar zen.

Kariatideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kariatideen ataria.

Gainera, tenplu honen ezaugarririk garrantzitsuenetarikoa, eta besteetatik nabarmentzen duena, alde batean duen atari edo lorio bat da, Kariatideen ataria deitua. Balkoi-altzeko honek, frisoa ia ukitu gabe duena, emakume itxura duten sei eskultura ditu zutabe moduan ditu, kariatide izena dutena eta hortik balkoi honen izena. Zutabea hauek lau aurrean eta beste bi atzean banatzen dira. Bertan vestaleen leihoak daude ere.

Egun tenpluan dauden kariatideak ez dira jatorrizkoak. Hauek bi museotan daude (bat British Museum delakoan eta beste bostak Akropoliko Museoan) eta kopia batzuekin ordezkatu egin dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenpluaren eraikuntza Peloponesoko Gerra zegoenean izan zen. Horrela, Niziasko su-etena izan zenean hasi zen, K. a. 421ean, eta hamabost bat urte ondoren amaitu zuten, K. a. 409-405 artean, ziur aski K. a. 406an. Apur bat geroago, K. a. 403an, Atenasek kapitulatu zuen Espartaren aurrean, Peloponesoko ligan sartu zen eta demokrazia alboratu, Hogeita Hamar Tiranoen gobernua ezarriz.

Mnesikles arkitektoaren zailtasun handienetarikoa ohitura erlijiosoengatik ukitu ezin zen lurraren garaieretan moldatzea izan zen. Horregatik Kretako jauregiak bezala (arte kreto-mizenastarrean oinarritzen baita arte greziarra) garaiera desberdinak hormekin mozten ziren.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erekteion