Luis XIII.a Frantziakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Luis XIII.a Frantziakoa
Louis XIIIval grace.jpg
Frantziako erregea

1610-05-14 - 1643-05-14
Henrike III.a Nafarroakoa - Luis XIV.a Borboikoa
Bizitza
Jaiotza Fontainebleau1601eko irailaren  27a
Herrialdea  Frantziako Erresuma
 Nafarroako Erresuma
Heriotza Saint-Germain-en-Laye1643ko maiatzaren  14a (41 urte)
Hobiratze lekua Saint-Denisko basilika
Heriotza modua berezko heriotza: tuberkulosia
Familia
Aita Henrike III.a Nafarroakoa
Ama Maria Medici
Ezkontidea(k) Ana Austriakoa  (1615-10-18 -  1643-05-14)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua House of Capetian-Bourbon Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Manuscript - CLdF-BR0009 Secretary signature for Louis XIII de France - Paris 1625.svg

Luis XIII.a Frantziakoa edo Luis II.a Nafarroakoa (Fontainebleau, 1601eko irailaren 27aSaint-Germain-en-Laye, 1643ko maiatzaren 14a), Frantzia eta Nafarroako erregea izan zen (1610-1643).

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Henrike III.a Nafarroakoa eta IV.a Frantziakoaren semea eta ondorengoa izan zen. Adin txikikoa zen bitartean Maria Medici, haren amak, gobernatu zuen Concini politikari italiarrak lagunduta. 1617an Luis XIII.ak Concini hilarazi zuen, Charles de Luynesen laguntzaz. Maria Medicikoak semearen aurka jo zuen baina Ponts-de-Céko guduan menderatu zuten (1620). Luynesek, bere aldetik, protestanteei eraso zien eta Montaubanen hil zuten (1621).

Gorabehera askoren ondoren, Richelieu kardinala, ama-semeak bateraturik, lehen ministro izan zen (1624). Handik aurrera Luis XIII.a Richelieuren mendean egon zen eta beti babestu zuen erregeak bere ministroa, amaren, emaztearen eta anaiaren konplot eta eraso guztietatik.

Bi alderdi nagusitu ziren Frantziako politika giroetan Luis XIII.aren garaian: Espainiarekiko hitzarmenak bideratu nahi zituzten katolikoak eta Frantziako handitasuna molde protestanteen bidetik bilatu nahi zutenak. Frantziatik kanpora, bi erabaki hartu zituen Luis XIII.ak, besteak beste: 1640an Bartzelonako konde titulua onartu zuen Espainiako koroaren aurka matxinatu ziren kataluniarrengandik, baina gerora ezertan ez zen geratu erabaki hura, eta 1620an frantses koroaren pean ezarri zuen Nafarroako Erresuma.

Henrike III.arekin Nafarroako koroaren lurrak independentzia egoeran kudeatuak izan ziren, baina Luis XIII.ak, agintaldiaren hasieratik, Frantziako protestanteen eragina kontrolpean eduki nahi izan zuen, eta haien feudoetako bat Nafarroa eta Bearnoaren zirenez, bi eskualde horien egoera berrantolatzea erabaki zuen. Gudarostearen buruan joan zen Parisetik hegoalderantz.


Aurrekoa:

Henrike IV.a

Blason France moderne.svg
Luis XIII.a
Frantziako errege
(1610-1643)
Ondorengoa:
Luis XIV.a
Aurrekoa:

Henrike III.a

Blason Navarre.png
Luis II.a
Nafarroako errege
(1610-1620)
Ondorengoa:

-

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis XIII.a Frantziakoa Aldatu lotura Wikidatan