Felicia Elizondo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Felicia Elizondo

Bizitza
JaiotzaSan Angelo (Texas)1946ko uztailaren 23a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaSan Frantzisko
Talde etnikoaLatino (en) Itzuli
HeriotzaSan Frantzisko2021eko maiatzaren 15a (74 urte)
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta LGBT ekintzailea
feliciaflames.com
IMDB: nm4882131 Edit the value on Wikidata

Felicia "Flames" Elizondo (San Angelo, Texas, Ameriketako Estatu Batuak, 1946ko uztailaren 23a[1] - San Frantzisko, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 2021eko maiatzaren 15a) estatubatuar LGBT komunitatearen aldeko ekintzailea izan zen. Gene Comptonen kafetegiko ohiko bezeroa zen Compton's kafetegiko istiluak gertatu zirenean, LGBT komunitatea matxinatu zenekoa.[2]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Angelon jaio zen eta gizonezko sexua esleitu zioten.[2] Haurtzaroan sexu abusuei, bullyingari, jazarpenari eta sexu-nortasunaren inguruko gatazkei aurre egin behar izan zien. Bere aita, artzaina zena, Elizondok hiru urte zituenean hil zen. Bost urte zituenean, Elizondok bazekien bestelakoa zela.[1] Hamalau urterekin San Josera bizitzera joan zen gizon homosexual batekin eta San Frantziskoko Tenderloin auzoan igaro zuen denbora nerabezaroan.

18 urterekin Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadan izena eman zuen eta Vietnamgo Gerran borrokatzeko boluntario aurkeztu zen, agian bertan hilko zelakoan eta agian bere sexu-nortasunak zekarzkion arazoak amaituko zirelakoan. Izan ere, bere barrunbeari esaten zion: "Armadak gizon bihurtzen ez banau, ezerk ere ez nau bihurtuko". Vietnamen sei hilabetez soldadutza egin ondoren, gay zela aitortu zuen. Aitorpena zela eta, FBIk galdekatu zuen eta armadak ohorerik gabe kargugabetu zuen 1965ean.[1] Geroago, bere kargugabetzea ohoreekin izan zedin lortu zuen.

Aktibismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1960ko hamarkadan Elizondo San Frantziskoko Gene Comptonen kafetegiko ohiko bezeroa zen. Bertan, 1966an LGBT komunitatearen Compton's kafetegiko istiluak deritzon matxinadan parte hartu zuen, Stonewalleko istiluak gertatu baino hiru urte lehenago.

1974n Elizondo emakumerako trantsizioa egin zuen urrutiko dei-operadore gisa lanean ari zenean. Horrez gain, harreragile, dendari eta erizaintzako laguntzaile bezala ere egin zuen lan. Denbora batez sexu langilea izan zen ere. Gainera, drag queen moduan antzeztu zuen, bai karitateko ekimenetan, bai gayentzako klubetan Felicia Flames goitizenarekin.

1987an HIESa diagnostikatu zioten. Irabazi asmorik gabeko hainbat erakundetarako egin zuen lan, esaterako, P.A.W.S., Shanti Project eta San Frantziskoko Hiesaren Fundazioa, besteak beste.

1991n San Frantziskora joan zen bizitzera.

2015eko San Frantziskoko LGBT Harrotasun Eguneko Desfilea gidatu zuen bizitzako lorpenen marexal handi gisa.[2]

2021eko maiatzaren 15ean hil zen San Frantziskon 74 urte zituela.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Ingelesez) American Folklife Center. Interview with Felicia Elizondo (6/29/2007). (Noiz kontsultatua: 2017-06-28).
  2. a b c (Ingelesez) Sayed, Khaled. (2015-06-25). «Elizondo revels in lifetime of service» Bay Area Reporter (Noiz kontsultatua: 2017-06-28).
  3. (Ingelesez) Laird, Cynthia. (2021-05-15). «Trans activist and AIDS survivor Felicia Elizondo dies» The Bay Area Reporter (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]