Galizia-Leongo mendigunea

Koordenatuak: 43°N 8°W / 43°N 8°W / 43; -8
Wikipedia, Entziklopedia askea
Galizia-Leongo mendigunea
Datu orokorrak
Mendirik altuenaPena Trevinca
Garaiera2.127 m
Motamendikate
Geografia
Map
Koordenatuak43°N 8°W / 43°N 8°W / 43; -8
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Galizia
Geologia
Material nagusiaEskisto
Gneiss
Granito
GaraiaZenozoiko

Galizia-Leongo mendigunea[1] (galizieraz: Macizo Galaico; gaztelaniaz: macizo Galaico-Leonés edo macizo Galaico-Duriense; portugesez: maciço Galaico-Duriense) Ourense eta Leongo eta Zamorako probintzien artean dagoen mendi multzoa da.

Tontorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pena Trevinca (2.127 m), Pena Negra (2.121 m) eta Pena Surbia (2.116 m) dira mendirik altuenak. Aipatzekoak dira O Mustallar (1.935 m), Penarrubia (1.822 m), Pico dos Tres Bispos (1.794 m) Cabeza de Manzaneda (1.781 m), Montouto (1.541 m),​ Formigueiros (1.643 m) eta Pía Paxaro (1.610 m), halaber.

Mendilerroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Macizo Central ourensán mendiguneak, bestela, serra de Queixa, serra de San Mamede, serra do Fial das Corzas eta Montes do Invernadeiro barne hartzen ditu. O Bolo, Chandrexa de Queixa, Laza, Manzaneda, A Pobra de Trives, Viana do Bolo, Vilariño de Conso, Quiroga, Larouco, Vilar de Barrio, Baños de Molgas, Maceda, Castro Caldelas eta Montederramo udalerrietan zabaltzen da. Cabeza de Manzaneda da tontorrik altuena.

Serra do Eixe, Ourense eta Zamora artean, Pena Trevincako mendigunea barne hartzen du, baita Pena Negra eta Pena Surbia ere. Xares eta Sil ibaien arroak banatzen ditu. A Veiga eta Carballeda de Valdeorras udalerrietan zabaltzen da.

Iparralderago, Ourense eta Leon artean, Serra dos Ancares dugu, Pico Cuíña, Miravalles, O Mustallar, Pico de Lagos, Pena Longa, Penarrubia eta Pico dos Tres Bispos tontorrak bertan daude. Honen hegoaldean Serra do Courel dago, Montouto,​ Formigueiros eta Pía Paxaro mendiekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-12).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]