Zenozoiko
Zenozoikoa fanerozoikoko hirugarren eta azken garai geologikoa da, orain dela 65 milioi urte hasitakoa eta egun dirauena[1][2] Mesozoikoaren osteko aroa da. Zenozoiko hitza antzinako grezierazko καινός/kainos ("berri") eta ζωή/zoe ("animalia") hitzen lotunea da eta euskaraz: animalia berriak esan nahi du.
Zenozoikoan, Indiak Asiarekin bat egin zuen (duela 55-45 milioi urte) eta Arabiak Eurasiarekin Tetis ozeanoa desagerraraziz (duela 35 milioi urte). Horren ondorioz, alpetar orogenia gertatu zen, Pirinioak, Alpeak edo Himalaia sortu zituena.
Zenozoikoa ugaztunen aroa da, Kretazeoaren amaieran dinosauroak desagertu zirenean, Lurraren fauna nabarmenen bilakatu zirenak. Zenozoikoan ere, duela 30 milioi urte, lehendabiziko primateak agertu ziren, nahiz eta Homo sapiens duela 200.000 urtera arte agertu ez.