Ricardo Larraín

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ricardo Larraín

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Ricardo Larraín Pineda
JaiotzaSantiago1957ko apirilaren 27a
Herrialdea Txile
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaSantiago2016ko martxoaren 21a (58 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: linfoma
Hezkuntza
HeziketaTxileko Pontifize Unibertsitate Katolikoa
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Hugo Miller (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria eta errealizadorea
Enplegatzailea(k)Universidad Mayor (en) Itzuli
Jasotako sariak

IMDB: nm0488555 Allocine: 11086 Allmovie: p234029 Edit the value on Wikidata

José Ricardo Larraín Pineda (Santiago, Txile, 1957ko apirilaren 27a - ib., 2016ko martxoaren 21a) txiletar zinema-zuzendaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Publizitate-iragarkien argazki-zuzendari eta noiz behingo muntatzaile gisa hasi zen zinemako lanak egiten, 1982an La hora del sereno animazio-film laburra filmatu zuen arte. Hurrengo urtean, publizitateko zuzendari bihurtu, eta Rogelio Segundo filma egin zuen. 1989an, Dime cómo bailas y te diré quién eres dokumentala filmatu, eta Txileko Zinema eta Telebistako Ekoizleen Elkarteko presidente hautatu zuten. La Frontera (1991) lehen film luzearekin, ospea eta izen handiko hainbat sari bereganatu zituen: Habanako Zinemaldiko Gidoi Onenaren Saria, Berlingo Zinemaldiko Zilarrezko Hartza (1992), Espainieraz Eginiko Film Onenaren Goya Saria eta Cartagenako Zinemaldiko Gizon eta Emakume Antzezle Onenen eta Opera Prima Onenaren sariak (1993). La Frontera Pinocheten estatu-kolpearen ondoren Txiletik kanpo banatzen zen Txileko lehen filma izateaz gainera, Txileko azken bi hamarkadetako filmik onenentzat ere jo zuen Estatu Batuetako Variety aldizkariak.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Rola
Zuzendaria Gidoilaria Ekoizlea Muntatzailea
1991 La Frontera Bai Bai Bai
1997 Pasos de baile Bai Bai
1998 El entusiasmo Bai
2001 Piel canela Bai
2005 Alberto: ¿Quién sabe cuánto cuesta hacer un ojal? Bai Bai
2007 Héroes: La gloria tiene su precio. 1- O'Higgins, vivir para merecer su nombre Bai Bai
2008 ChilePuede Bai
2014 El niño rojo Bai Bai


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]