Berlin (Txillida)

Koordenatuak: 52°31′13″N 13°22′14″E / 52.520277°N 13.370485°E / 52.520277; 13.370485
Wikipedia, Entziklopedia askea
Berlin (Txillida)
Jatorria
Sortzailea(k)Eduardo Txillida
Sorrera-urtea2000
IzenburuaBerlin
Ezaugarriak
Materiala(k)altzairua eta weathering steel (en) Itzuli
Dimentsioak550 (altuera) cm × 4,25 (zabalera) m × 600 (zabalera) cm × 4,45 (luzera) m
Pisua88,5 tona eta 8,75 tona
Genero artistikoaarte publikoa eta arte abstraktua
Kokapena
LekuaKantzilertza Federala (Berlin)
Estatu burujabe Alemania
Seat of government Berlin
Borough of BerlinBerlin-Mitte
Koordenatuak52°31′13″N 13°22′14″E / 52.520277°N 13.370485°E / 52.520277; 13.370485
Map
Gertaera nabarmenak2000ko urriaren 25a
unveiling (en) Itzuli
2002
Reconstruction (en) Itzuli

Berlin eskultura monumentala da, Eduardo Txillidak egina, Berlingo Alemaniako Kantzelaritzaren egoitzan kokatua 2001. urtetik.

Burdinazko egitura handiak, bi zutoinetan oinarritua elkarrekin bat egiten duten beso makurrekin, irudikatu eta omendu nahi du Alemaniaren batasun prozesua[1].

Rolf Becker editore alemanak enkargatu zion mezenas gisa lana Txillidari, eta Alemaniako estatuari oparitu zion Beckerrek lana[2]. Eskultura 2000. urtean forjatu eta garraiatu zuren Berlineraino, baina inaugurazioa 2001. urteko maiatzean izan zen[1]. Hala ere, eraikinetik gertuegi zegoelakoan, 2002. urtean atetik urrundu egin zuten 30 metro inguru[3].

Alemaniako kantzelari edo gobernuburuak atzerriko gobernuburu bat hartu behar duenean, ohikoa da protokolozko harrera zeremonia Berlin eskulturaren aurrean egitean, hala nola Angela Merkelek lehen aldiz Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministro izendatu berria hartu zuenean, 2019ko abuztuan[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) «'Berlín' también cumple diez años» El Diario Vasco 2010-09-25 (Noiz kontsultatua: 2019-09-03).
  2. (Alemanez) «Chillida-Plastik vor Kanzleramt soll umgesetzt werden» www.tagesspiegel.de (Noiz kontsultatua: 2019-09-03).
  3. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2002-06-26). «Reportaje | Chillida 'se aleja' de la cancillería» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-09-03).
  4. (Ingelesez) «Merkel, Johnson maintain stances on Brexit but say exit accord possible» www.efe.com (Noiz kontsultatua: 2019-09-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]