Bertone
|
Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
Bertone taldea karrozeriak eta auto-diseinua egiten duen enpresa italiarra da. Giovanni Bertonek sortu zuen 1912an Torinon. Abarth, Alfa Romeo, Ferrari, Fiat, Lancia, Lamborghini eta Volvo bezalako markek bere zerbitzuak kontratatu zituzten. Gainera, scooter fabrikatzaile den Lambrettarentzat bi modeluen diseinua burutu zuen behin. Bigarren gerrate mundiala eta gero, Giovanne Bertoneren semeak enpresaren kontrola bereganatu zuen. Enpresa bi unitatetan banatu zen: alde batetik Carrozzeria (autoak eraikitzen duen unitatea, Fiat-en eskuetan) eta Stile Bertone. Fiat-ek Carrozzeria unitatea eta Grugliasco-ko lantegia erosi zuen 2009ko abuztuan.