Turin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Turin
Torino
Italiako udalerria
Turin monte cappuccini.jpg
Flag of Turin.svg Turin coat of arms.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Piemonte
Italiako hiri metropolitarraTuringo Hiri Metropolitanoa
Alkatea Chiara Appendino (en) Itzuli
Izen ofiziala Torino
Turin
Jatorrizko izena Torino
Posta kodea 10121–10156
ISTAT kodea 001272
Geografia
Koordenatuak 45° 04′ N, 7° 42′ E / 45.07°N,7.7°E / 45.07; 7.7Koordenatuak: 45° 04′ N, 7° 42′ E / 45.07°N,7.7°E / 45.07; 7.7
Map - IT - Torino - Municipality code 1272.svg
Azalera 130.01 km²
Altuera 239 m
Mugakideak Baldissero Torinese, Beinasco, Borgaro Torinese, Collegno, Grugliasco, Mappano, Moncalieri, Nichelino, Orbassano, Pecetto Torinese, Pino Torinese, Rivoli, San Mauro Torinese, Settimo Torinese eta Venaria Reale
Demografia
Biztanleria 870.952 (2020ko urtarrilaren 1a)
Red Arrow Down.svg−4.746 (2019)
Dentsitatea 6.699,12 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 011
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Volgograd, Esch-sur-Alzette, Bagneux, Chambéry, Córdoba, Detroit, Gaza, Glasgow, Nagoia, Lille, Lieja, Salt Lake City, Quetzaltenango, Bogota, Shenyang, Rotterdam, Uagadugu, Kolonia, Tirana, Rosario eta Esmirna
Katastro kodea L219
Sailkapen sismikoa 4 (Oso txikia)
Matrikula TO
Hizkuntza ofiziala Italiera
comune.torino.it

Turin[1] (italieraz ofizialki Torino; piemonteraz Turin; latinez: Augusta Taurinorum) Italiako ipar-mendebaldean, Po eta Dora Riparia ibaien lotunean, dagoen hiri handia da. Izen bereko probintziako eta Piemonte eskualdeko hiriburua da. 2012an 905.352 biztanle zituen[2] eta hortaz Italiako laugarren hiria da biztanle kopuruaren arabera. Bere metropoli-eremuan 2 milioi biztanle inguru biltzen ditu 2.300 km2-ko azaleran[3] eta estatuko hirugarren gunea da ekonomia eta ekoizpenaren aldetik.

2006. urtean neguko Olinpiar Jokoen XX. edizioa Turinen ospatu zen. Italiako erreferentzia diren produktu asko Turinen sortuak dira, hala nola Martini edaria, Gianduia txokolatea edo kafe espresa. Automobilgintzan pisu handia izan du Turinek, berta sortua delarik FIAT marka 1899. urtean.

Savoiako dukerriaren hiriburua izan zen 1562tik 1847ra arte, Sardiniako Erresumakoa ere izan zen eta azkenik Italiako Erresumako lehen hiriburua izatera iritsi zen[4].

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Turin Italiako ipar-mendebaldeko ordoki zabal eta emankor batean dago. Turineri lau ibaien hiria deitu izan zaio[5] bertatik igarotzen baitira Po ibaia, eta honen hiru adar (Stura di Lanzo, Sangone eta Dora Riparia). Hiria Frantziarekin lotura nagusiena den Susako haranaren sarreratik gertu kokatzen da.

Po ibaiak hiria bi zatita banatzen du, alde batetik mendebaldea inguru ia guztiz laua dena, itsas mailatik 240 eta 280 metroko garaieran kokatzen dena. Ibaiaren ekialdean aldiz mendi apalez osaturiko ingurua dago, 'Collina torinese' bezale ezaguna dena, Colle della Maddalena izanik puntu garaiena 715 metrorekin.

Hiriko ordokiaren mendebalde eta iparraldean, Mendebaldeko Alpeak hasten dira kolpean, distantzia gutxira garaiera handiko mendiak aurkitzen ditugularik. Lerro zuzenean 60 km ingurura dagoen Grand Paradiso mendigunea da inguru garaiena, 4000 metrotik gorako tontorrekin. Hau dela eta, zeru garbiko egunetan Alpeen mendikateko zati luze bat ikusi daiteke hiritik bertatik, Monviso menditik, Monte Rosaraino.

2016ean UNESCO-k Po ibai inguruko parkea eta mendi ingurua (Collina torinese) biosferaren erreserba bezala izentatu zuen[6][7]. 2020ean aldiz FAO eta Arbor Day Foundation-ek Turineri Tree City of the world 2019 saria eman zioten[8].

Turin 'Colline torinese'-tik begiratuta. Atzekaldean Alpeak eta Susako harararen sarrera ikus litezke.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Turinek honako udalerri hauekin egiten du muga:

Turinetik hondoko herri garrantzitsuetara dagoen distantzia:

Asti 57 km, Vercelli 79 km, Biella 84 km, Alessandria 93 km, Novara 96 km, Cuneo 98 km, Verbania 155 km. Frantziako muga igarobide gertuena hiritik 70 km ingurura dago Mont Cenis-eko mendatetik. Chambery-ra 206 km dago, Niza 222 km, Geneva 250 km eta Lyon 314 km.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Köppen klima sailkapenaren arabera, Turinek klima ozeaniko epela (Cfb) dauka.[9][10]

  Gnome-weather-few-clouds.svg   Datu klimatikoak (Turin Caselle aireportua, 1961-1990)   WPTC Meteo task force.svg  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 5.8 8.4 12.7 16.6 20.7 24.7 27.6 26.5 23.1 17.3 10.8 6.9 16.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -3.3 -1.1 2.1 5.6 9.9 13.8 16.3 15.7 12.6 7.2 1.8 -2.3 6.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 40.5 52.5 76.9 104.1 120.3 97.6 66.6 79.8 70.1 88.9 75.5 41.6 914.4
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 4.4 5.2 7.0 8.4 10.4 8.7 5.9 7.2 6.0 5.8 6.8 4.1 79.9
Eguzki orduak 111.6 118.7 158.1 180.0 195.3 219.0 260.4 223.2 168.0 142.6 105.0 108.5 1990.4
Hezetasuna (%) 75 75 67 72 75 74 72 73 75 79 80 80 74.8
Iturria: Italiako defentsa ministerioaren webgunea.[11]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenbiziko biztanleak tauriniak, antzinako liguriar herri bateko kideak, izan ziren. K.a. III. mendean Taurasia izena eman zioten kokaleku honi. K.a. 218an Hanibal kartagotar jeneralak kokalekua, zati batean, suntsitu zuen[12]. K.a. 29 aldean Zesar Augustok Erromaren mendeko kolonia militar (Augusta Taurinorum) bihurtu zuen.

Erromatar Inperioaren gainbeheraren ostean, lonbardiarrek inbaditu zuten. 773an Karlomagnoren frankoek hartu zuen. XI. mendetik aurrera Savoiako etxearen esku gelditu zuen. 1404an Torinoko Unibertsitatea sortu zuten. 1536tik 1562ra frantziarrek okupatu zuten. 1563an, Cateau-Cambresisko bakearen ostean, Savoiako dukerriaren hiriburu bilakatu zen[12].

Espainiako Ondorengotza Gerran Frantziak setiatu zuen (1706), baina Savoiako Victor Amadeo eta Eugeniok askatzea lortu zuten. Napoleondar Gerretan (1798-1814) berriro frantsesen mende erori zen. 1815ean Savoiako etxeari itzuli zitzaion eta, harrezkero, Italiako batasunaren aldeko higikundeen gunea izan zen. 1861ean, Turinen izendatu zuten Viktor Emanuel Italiako errege eta, 1865 arte, Italiako Erresumako lehen hiriburua izan zen.

2006ko otsailaren 10etik 26 arte XX. Neguko Olinpiar Jokoak antolatu zituzten hirian.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokagune bereziak –Alpeetatik datozen errepide nagusien bilgunea, Po ibaiaren ordokiaren sarrera– eta energia baliabideak eskuratzeko erraztasunak hiriaren garapen bizkorra ekarri dute, gehienbat XX. mendean. Industria nagusiak siderurgia eta, batez ere, transformazio metalurgia dira: automobilgintza (FIAT, Lancia, Italiako ekoizpenaren % 86), aeronautika, tresna elektrikoak, doitasun mekanika, etab. Gainera, bereziki aipatzekoak dira, kimika industria (ehun artifizialak, plastikoak, ongarriak), elektroteknika industria, botikagintza, oihalgintza (artilea, kotoia), elikadura eta arte grafikoak.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

415etik apezpiku barrutia denez gero, erlijiozko arkitektura ugari dago Turinen. Nabarmentzekoak dira, besteak beste:

  • San Giovanni Battista katedrala (Duomo di San Giovanni), 1492-1498.
  • La Consolata eliza (Santuario della Consolata), 1679-1714
  • Superga basilika (Basilica di Superga), 1717-1731.

Orobat, mende luzez duke eta errege hiria izanik, jauregi anitz aurkitzen dira bertan, besteak beste:

  • Madama jauregia (Palazzo Madama), XIII. mendean eraikitzen hasia, Sardiniako eta Italiako senatuaren egoitza XIX. mendean eta egungo Antzinako Arteetako Museoa.
  • Carignano jauregia (Palazzo Carignano), 1680.
  • Errege jauregia (Palazzo Reale), 1646-1658.

Aipagarria da, orobat, Turingo unibertsitatea, 1404an eraikia.

Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hedabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Turindar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .
  2. Torino: 2012ko biztanleria Demo.istat.it
  3. Bartaletti, Fabrizio. (2009). Le aree metropolitane in Italia e nel mondo. Bollati Boringhieri, 91-92 or..
  4. «Torino Turistica - Servizio Telematico Pubblico - Città di Torino» web.archive.org 2007-08-18 . Noiz kontsultatua: 2020-12-02.
  5. Lanzardo, Dario, 1934-. (2010). La città dei quattro fiumi : Torino lungo le sponde di Po, Dora, Stura, Sangone. Edizioni del Capricorno ISBN 978-88-7707-120-0 PMC 742504736 . Noiz kontsultatua: 2020-12-01.
  6. (Italieraz) «Po e collina Torino Riserva Biosfera - Piemonte» ANSA.it 2016-03-19 . Noiz kontsultatua: 2020-12-01.
  7. «Collina Po | United Nations Educational, Scientific and Cultural Organization» www.unesco.org . Noiz kontsultatua: 2020-12-01.
  8. «Tree Cities» treecitiesoftheworld.org . Noiz kontsultatua: 2020-12-01.
  9. Turin, Italy. weatherbase.com . Noiz kontsultatua: 2020-12-2.
  10. Turin’s Application for the 2022 European Green Capital Award. comune.torino.it . Noiz kontsultatua: 2020-12-2.
  11. Visualizzazione tabella CLINO della stazione / CLINO Averages Listed for the station Milano Linate. Italian Air Force Meteorological Service . Noiz kontsultatua: 2010-05-26.
  12. a b [1] Turin. 2013. Encyclopædia Britannica Online. 2013ko urtarrilaren 25ean begiratua.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]