Bertze batekilan
Bertze batekilan | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1965 |
Izenburua | Bertze batekilan |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Argumentu nagusia | maitasuna |
"Bertze batekilan" Daniel Landartek, Daniel Arberu izengoitiaz, idatzitako bertso ezagunak dira. Abeslari askok egin dituzte abestiaren bertsioak, tartean, Gorka Knörrek, Anje Duhaldek eta Etorki taldeak. Maitasunezko istoria baten bidez baserrien galzoria adierazi nahi zuen egileak. Hitzak 1965ean Herria aldizkarian plazaratu ziren.
Hitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hau dira Herrian argitaratutako bertsoak:
1
Amodio ezti eta garbi batez,
Ene bihotza da, zinez berotia.
Bainan zorigaitzez, ari naiz nigarrez,
Zu, ez zirelakotz, izanen enia!
2
Laborari seme, Eskualdun ere.
Zu zintudan maite, bainan joan zare
Frantses batekilan, eni erran gabe.
Ta geroztik beti, bihotza dut trixte.
3
Eni erran zautan, maite ninduela,
Eta nik sinetsi, enetako zela!
Bainan airatu da, bertze batekilan.
Eta ni bakarrik, gelditu herrian...
4
Ait'ama xaharrak, supaster xokoan,
Akituak dira, ta otoitzez ari.
Gure etxaldea, errekarat-koan
Beharko ginuen, bizirik atxiki!
5
Bainan joan zira, bertze batekilan
Hiri ederrean, egonen zirezte.
Ni, kanpaña zolan; ta kabalekilan,
Biziko naiz trixte, uzkur ta herabe...
6
Ez dakit zer egin, ta nola kontsola.
Arrunt hoztia, dut, barneko odola...
Ez bainuen uste, joanen zinela!
Ni bakarrik utziz, etsai bat bezela!!!
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gorka Knörrren bertsioa.
- Anje Duhalderen bertsioa.
- Etorki taldearen bertsioa.