Daniel Landart
Daniel Landart | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donoztiri, 1946ko abenduaren 11 (76 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, antzerkigilea eta itzultzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() |
Daniel Landart (Donoztiri, 1946ko abenduaren 11 - ), "Daniel Arberu", "Laguna" eta "Mutiko gazte bat" ezizenez ere ezaguna, Nafarroa Behereko euskal idazle eta antzerkigilea da.
Tipografoa bizibidez, Gazte, Pan-pin, Herria, Enbata eta Egan aldizkarietan eman ditu argitara idazlan garrantzitsuenak. Enbata mugimendu politikoko kidea da. Antzerkigintzan, Piarres Larzabalen ikasle izana da.[1] Antzerkiez gain, olerkigintzan ere aritu da. Hainbat kantarik eta musika taldek musika jarri diete. Euskal Kultur Erakundearen zuzendariorde egon da 2010 arte.
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Aihen ahula, haurtzaroko oroitzapen-liburua, (1978, Elkar)
- Batita Haundia (1994, Kutxa)
- Anaiaren azken hitzak (1999, Elkar)
- Ahularen indarra (2011, Elkar)
- Enbataren zirimolan (2013, Elkar)
Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Hogoi urte (1968, Goiztiri)
Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Mendiko bakea (1962),
- Hilak hil (1963),
- Herro eta nigar (1964),
- Gure haurra (1966),
- Noiz (1970, Egilea editore),
- Bai ala ez (1972),
- Hil biziak (1973, Egilea editore)
- Xori gorriak eta... Antzerkia hiru zati eta bost agerraldi (1973, Antzerkilarien Biltzarra)
- Erranak erran (aurretik egindako antzerki-idazlanen bilduma, 1981, Elkar)
- Nola jin, hala joan (1985, Antzerti)
- Ama (1997, Euskalerriaren Adiskideen Elkartea)
Saiakerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Komediaz komedia – Lapurdin eta Baxenabarren (1945-1970) (2019, Elkar)
Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Federico García Lorcaren Odol ezteiak eta Brecht-en Amaren armak itzuliak ditu.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Open data Euskadi. 'Euskal Herria' entziklopedia enblematikoa: Euskal literatura - Eusko Jaurlaritzaren datu irekiak. (Noiz kontsultatua: 2017-09-29).
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Daniel Landart literaturaren zubitegian
- Elkarrizketa Argia astekarian Daniel Landarti (2011)
- Daniel Landarten biografia Euskal kultur erakundearen webgunean
- Daniel Landarten elkarrizketa eke.eus webgunean
![]() |
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |