Besarkada (Uxue Alberdi)
Itxura
- Artikulu hau Uxue Alberdiren liburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Besarkada (argipena)».
| Besarkada | |
|---|---|
| Audioa | |
| Uxue Alberdi, Besarkada album ilustratuaren pasarte bat abesten. | |
| Datuak | |
| Idazlea | Uxue Alberdi |
| Argitaratze-data | 2015 |
| Jatorrizko izenburua | Besarkada |
| Argitaletxea | Elkar |
| Ilustratzailea | Maite Gurrutxaga |
| Orrialdeak | 24 |
| ISBN | 978-84-9027-414-9 |
| Sariak | Euskadi Literatura Saria 2016an, Haur eta Gazte Literatura sailean |
Besarkada Uxue Alberdik idatzitako eta Maite Gurrutxagak ilustratutako liburua da. Elkar argitaletxean argitaratu zen 2015ean eta 2016ko Euskadi Literatura Saria saria irabazi zuen, Haur eta Gazte Literatura sailean.[1] Halere, egileen ustetan, helduei zuzenduriko lana ere bada.[2]
Sorkuntza prozesuari dagokionez, lana Uxue Alberdik, haurdun zegoela,idatzitako kopla batzuetatik abiatu zen. Material horrekin eta Gurrutxagaren ilustrazioekin, besarkaden inguruko istorioak sortu dituzte, interpretazio irekikoak.[2] Sentitzeko liburua da, irakurketa intimoa eskatzen duena[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Uxue Alberdi: “Urtetan egindako lanaren aitorpena da Euskadi Saria”. 2016-10-14 (kontsulta data: 2017-07-28).
- ↑ a b Besarkadak opari, ilustrazioen eta koplen bitartez. Noticias de Gipuzkoa. (kontsulta data: 2017-07-28).
- ↑ «Galtzagorri. Behinola. Iruzkinak» Behinola aldizkaria ISSN 1575-8168. 34.zkia (2016ko abendua) 52 orr..