Maite Gurrutxaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Maite Gurrutxaga
Maite Gurrutxaga.jpg
Bizitza
Jaiotza Amezketa1983ko urriaren  20a (35 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak ilustratzailea
Jasotako sariak
www.maitegurrutxaga.com/

Maite Gurrutxaga Otamendi (Amezketa, Gipuzkoa, 1983ko urriaren 20a) euskal ilustratzailea da. Arte Ederrak ikasi zituen Leioan eta Bartzelonan, eta pinturan espezializatu ondoren, autoedizioko eta ilustrazioko ikasketak burutu zituen Bartzelonako Escola de Donna zentroan.[1][2][3] Iban Gurrutxaga gitarra-jotzailearen arreba da.

Ilustratzaile ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marraztea betidanik gustatu izan zaio eta batxilergo artistikoa burutu ondoren, bazekien arlo horretako zerbait egin nahi zuela, baina ez zekien zer. Leioako fakultatean Arte Ederrak ikasten zebilela, ilustrazioko bi klase aukeratu eta horrela hasi zen mundu horretan murgiltzen, honela hasi zen ohartzen, agian hori zela gustatzen zitzaiona. Honek guztiak bultzatu zuen ondoren bi urteko ilustrazio ikasketak burutzera eta baita ilustratzaile izatera ere, baina ez horrek bakarrik.[4]Maite Gurrutxagak dioenez, liburu mundua ikaragarri gustatzea eta liburua fetitxe bezala ikustea ere mundu honetan murgiltzera eraman duten arrazoi garrantzitsuak dira.[5]

EHUko Leioako fakultatean zein Bartzelonako Unibertsitatean Arte Ederrak burutu ondoren, bi urtez ilustrazioa ikasi zuen Bartzelonan Ignasi Blanchen eskutik.[6]

Hala ere, nahiz eta denbora luzeko ikasketak albo batera utzi dituen, gaur egun epe motzeko hainbat ikastaro egiten ditu ofiziora dedikatzen den jendearekin biltzea ahalbidetzen dutenak. Izan ere, marraztea ere ikasi egin behar dela azpimarratzen du ilustratzaileak, eta ikasketa hau ez dela inoiz geratzen.[5] Horietako bat, Galtzagorri Elkarteak antolatzen duen "Marraz(i)Oak" izeneko topaketak dira, lehen Artelekun eta orain Komikigunean egiten direnak. Maite Gurrutxagak berak aitortzen duen moduan, une honetan teknika garatzea baino, profesionalekin elkartzea bilatzen du, honela euren lan egiteko modua ezagutzeko zein beraiekin lanaren inguruan hausnartzeko aukera izanez.[7]

2008an hasi zen liburuak ilustratzen. Joseba Sarrionaindiaren Gau ilunekoak liburua izan zen lehen ilustratu zuena, eta ordutik, hainbat liburu ilustratu ditu heldu, gazte zein haurrentzat, nahiz eta azkeneko hau den lan gehien egin duen esparrua. Besteak beste, Euskal Herrian hain ezagunak diren Karlos Linazasoro, Mariasun Landa, Juan Kruz Igerabide, Leire Bilbao, Alaine Agirre eta Itziar Zubizarretaren liburuak ilustratu ditu. Hala ere, Maite Gurrutxaga ez da soilik liburuetara mugatu, eta hauez gain, diskoentzako eta aldizkarietarako ere egin ditu ilustrazioak[2][8] , baita hotel bateko pareta apaindu ere. [7]

Ilustrazioari buruzko ikuspegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maite Gurrutxagak dioenez, ilustrazioa ez da dekorazio soila, hori baino gehiago da. Ilustrazioa irakurtzen denaren gainean egindako hausnarketa dela azpimarratzen du, eta gogoeta hori nork egiten duenaren arabera, emaitza zeharo ezberdina izango dela.[3] Ilustrazioek istorioari laguntzen diote, askotan hau ulertzeko laguntza esanguratsua izanik, eta gainera, istorio paraleloak sortzeko aukera eskaintzen dute, honela liburuan bertan irakurleari bide berriak irekiz.

« Nire ustean, ilustrazioek, marrazkiek, beraiek bakarrik hitz egiten dute (…) Ilustrazioan garrantzitsuena ez ilustrazioa narratzea da.[5] »

Ilustratzaile lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amona Maria

Argitaletxeetatik jasotako enkarguak egitetik bizi da batez ere ilustratzailea, istorioaren asmatzaileak jarritako bideari kolorea eta irudimena eranstea da bere lana.

Lan hau egiterako orduan, garrantzitsutzat edo interesgarritzat jotzen du ideia nondik datorren, idazleak zer beharretatik idatzi duen edota hori kontatzen duenean zer bilatzen duen jakitea. [8] Azken finean, Maite Gurrutxagaren esanetan, ilustrazioak sortzerako garaian idazleak idatzi duenaren eta ilustratzailearen ideien arteko zubi bat sortu beharra dago, eta horretarako informazio guzti hori baliagarria da.[5]

Gainera, lanean, askatasuna du zubi hori edota irakurri duen hori bere erara azaltzeko ilustrazioen bitartez.[9]

Inoiz ez diote lanik atzera bota, eta aukera izan du lana ahal bezain ondo eta zintzoen egiteko. Hala ere, batzuetan, lanaren formatuaren arabera, kolorea, diseinua (irudien kokapena), irudi kopurua eta abar, lotuta egoten direla aitortzen du.[3]

Ilustrazio teknika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maite Gurrutxaga jasotakoa ahalik eta ondoen filtratu eta ahalik eta ondoen adierazten saiatzen da, lana aurrera ahalik eta egokien ateratzen; eta horretarako, ez du eredu jakin bat jarraitzen, ez ditu ideia zehatz batzuk oinarritzat hartzen. Bere ustetan, liburuek edo jasotako lanek bideratzen dute ilustratzailearen lana, bere lana; batzuetan irudiak txuri beltzean eskatuz, besteetan koloreetan eta abar. Horregatik, testuari entzun eta hark eskatzen dionaren arabera teknika bat edo beste erabiltzen du.[10]

Hala ere, ahal duen guztia eskuz egiten du. Ondoren lana digitalizatzen du, baina lehen pausoan ahal den gehiena eskuz egiten ahalegintzen da, eskua askoz hobeto dominatzen baitu. Ordenagailua oso garrantzitsua dela eta oso emaitza onak ematen dituela argi du, baina hala ere, berak nahiago izaten dut eskuz lan egitea. Honelaxe diote bere hitzek:

« Askotan perfekzioaren bila joaterakoan freskotasuna galtzen da. Nik ordenagailuekin dilema bat dut, horregatik paperean gustukoa eskuratzen saiatzen naiz, bestela ordenagailuaren bidez ez dut inoiz konpontzen.[3] »

Honez gain, hasieran hainbeste erabiltzen zuen arkatzetik, bestelako materialak ere erabiltzera igaro da: akuarela, tinta txinoa etab. Baina nahiz eta erabiltzen duen materiala ezberdina izan edota erabiltzen duen teknika beti bera ez izan, bada Maite Gurrutxagaren lanean, ilustrazioetan, oso nabaria den gauza bat: mugimendua.[9]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Album ilustratuak / ipuinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zein beste mundukoa (2008, Elkar)
  • Izarren artzaina (2009, Txalaparta)
  • Alex, nire laguna (2010, Pamiela)
  • Ipurtargiak paradisuan (2010, Elkar)
  • Bat-batean Krispetak (2011, Alberdania)
  • Txori Txoroa (2011, Alberdania)
  • Amattoren uzta (2012, Alberdania-Erein-Igela)
  • Maitagarria eta desioa (2012, Elkar)
  • Hiru olatuak (2012, Galtzagorri Elkartea)
  • Euli bat dut bihotzean (2013, Elkar)
  • Nora joan da aitona? (2014, Elkar)
  • Printzesa guztiek dute bere ipuina (2014, Elkar)
  • Besarkada (2015, Erein)[11]
  • La enorme nada (2015, Fondo de cultura económica)
  • Martin (2016, Elkar)
  • La inmortal (2017, Edebé). Idazlea: Ricard Ruiz Garzón
  • Tigre batekin bizi (2017, Elkar)[12]

Komikiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prentsan kolaborazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Liburu Kuttuna. Ernesto eta Zelestina Kale musikariak[13]

Diskoentzako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestelako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2013- 2014 — Ilustratzailearen txokoa: Maite Gurrutxaga., Aiete Kultur Etxea , 2013ko abenduaren 18tik martxoaren 23ra, Donostia[15]
  • 2016 — Maite Gurrutxaga: batzuen batzuk., Lugaritz Kultur Etxea , 2016ko maiatzaren 6tik ekainaren 17ra, Donostia[16]

Erakusketa honetan oinarritzen da XV. Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketa 2016 [17]

  • 2016— Erakusketa kolektiboa. Ilustratzaileen artean Maite Gurrutxaga eta besteak beste: Félix Aizpurua, Gerardo Lopez Quintas, Ainhoa Martin Arrizabalaga, Sara Prieto eta Ana Zabaleta. Ur mara Museaoan, 2016ko abuztuan,Alkiza. [18]

Sariak eta merezimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2015: Lazarillo Album Ilustratua Saria, Martin liburuarekin[19]
  • 2014: Ilustrazioaren Euskadi Saria, Habiak lanarekin, Gizona antzezlanaren gidoian oinarrituta[20]; [21]
  • 2009: Etxepare Saria, Alex, nire laguna album ilustratuarekin[22]
  • 2009: Aipamen berezia Lazarillo Album Ilustratua Sariaren 2009ko deialdian, Alex nire munstro-lagun on-ona liburuarekin

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   «Maite Gurrutxaga» galtzagorri.eus .
  2. a b (Gaztelaniaz)   «Maite Gurrutxaga Otamendi» txalaparta.eus .
  3. a b c d   «Argia astekaria» argia.eus .
  4.   «Hiruka aldizkaria» hiruka.eus .
  5. a b c d   «Maite Gurrutxaga ilustratzaileari elkarrizketa» eitb.eus .
  6. (Gaztelaniaz)   «Lazarillo Saria» revistababar.com .
  7. a b   «Tolosaldeako ataria» ataria.info .
  8. a b   «eitb telebista» eitb.eus/eu/ .
  9. a b   «Iflandia irrati saioa» eitb.eus .
  10.   «Donostia Kultura» donostiakultura.com .
  11.    .
  12.   «Galtzagorri. Behinola. Iruzkinak» Behinola aldizkaria ISSN 1575-8168. 37.zkia (2018ko ekaina) 58 orr .
  13.   «Galtzagorri. Behinola. Liburu kuttuna» Behinola aldizkaria ISSN 1575-8168. 37.zkia (2018ko ekaina) 59 orr. .
  14.    .
  15.    .
  16.    .
  17.    .
  18.    .
  19. (Gaztelaniaz)   «Lazarillo Saria» consejodellibro.org .
  20.   «Maite Gurrutxagaren bloga» maitegurrutxaga.blogspot.com.es .
  21.   «Entrevista: Maite Gurrutxaga» Infobibliotecas ,N. 19, (enero-marzo): 38-43 orr. .
  22.   «Etxepare saria» etxeparesaria.eus .